2012(e)ko otsailaren 25(a), larunbata

121 Krew - Guztiok bat... euskal rap! Mixtape Vol. 1 (2010)



121krew rap taldea Barakaldo eta Bilbo artean sortu zen 2000. urtean. Hasieran graffiti talde bezela hasi zena gutxira musika arloarekin hasi eta horretara bideratu zuten indar eta lan gehiena. Lehenengo urte hauetan Lahaine (Mc) eta Doble R (Dj) ziren taldearen adierazle musikalak, denborarekin ostera, gero eta partaide gehiago bildu ziren ekimenaren parte izatera. Lehenik beste bi Mc; Lamá eta Abu+e (azken honek orain dela urte pare bat utzi duelarik) eta beste denboraldi bat pasata, Hawa (Produktorea, Dj eta Mc-a), Rufoh (Beatbox eta Mc) eta Maisha (Produktorea eta Mc-a). 2005.urtean lagunen artean gelditu zen proiektu musikal kontzeptuala grabatu zuten "La mansión de los 1000 versos (etxe handi ilun honetan)" deitutakoa. Hawaren sarreraren ostean eta berak egindako base musikalekin "El surko del tiempo / Denboraren ildoa" argitaratzen dute 2007.urtean Musikherria herri disketxearen bitartez, autogestioaren bidea jorratuz eta egitasmo herritar zabalago batean parte hartuz. Azkenengo bi urteetan etengabe ibili dira Euskal Herri osotik kontzertuak ematen, bai 121krew bezala eta baita Aritz Sound Systemarekin Bertso Hop-ak eta euskal raparen inguruko saioak eginez.
Oraingo honetan cd edo mixtape berri bat aurkezten dute. 2010. urtean argitaratuko duten "Hiriaren Taupadak" lanaren aurretik, denboraldi honetan grabatutako zenbait abesti bildu eta zabaltzea erabaki dute. Soinuaren aldetik, erabat entzungarria den arren, oso landua ez dagoen lana dugu "Guztiok bat... Euskal Rap! Mixtape Vol.1". Hitzei dagokionez ordea, ezagunak egiten ari diren zenbait abesti agertzen dira "Gora Baraka, Behera Neguri" kasu. Lan hau mixtape antzera eraiki dute, pixkanaka ideiak eta abestiak batuz eta irternetetik hartutako baseak erabiliz (Maisharen Introa izan ezik).

Partaideak:
DJ DOBLE R (DJ, DISEINUA)
LA HAINE (MC)
LAMÁ (MC)
HAWA (PRODUKTOREA, DJ, MC)
RUFOH (BEATBOX, MC)
MAISHA (MC, PRODUKTOREA)

MUSIKHERRIA
BLOGA
MYSPACE

Abestiak
1.INTRO
2.GORA BARAKA BEHERA NEGURI
3.EH3
4.SUPERSURRIK EZ
5.ETXE HANDI
6.AMETS GAZTEAK
7.EZ DU BARKATUKO!!!


Jaitsi

iruzkinik ez: