2011(e)ko maiatzaren 13(a), ostirala

Joseba Tapia- Eta Tira Eta Tunba (2010)



Joseba Tapia musikariak Eta tira eta tunba diskoa aurkeztu zuen 2010eko Irailean. Bigarren Guda Karlista ardatz hartuta, karlisten eta liberalen doinu historikoak jasotzen dituzten 22 kantu bildu ditu trikitilari beteranoak. "Zer izan garen eta zer ezin garen izan erakusten dutelako, borroka erratu bat islatzen dutelako eta herriaren ahotan zatika baino iraun ez dutelako egin dut", azaldu zuen kantariak bildumaren aurkezpenean. Gaur egungo abeslarien errepertorioetan gertaera haien inguruan ezer gutxi topatzeak harritu egin zuen eta horrela ekin zion lan hau osatzeko bideari.
Musikariak
Joseba Tapia: soinu txikia, ahotsa

Karlistak
Iban Urizan: tronpeta
Ibon Irijoa: saxoa
Asier Ituarte: tronboia
Ramontxo Vega: tuba
Jokin Irungarai: jazpana

Liberalak
Filipe Aldako: tronpeta eta tuba
Alain Martineau: saxoa
Mintxo Garaikoetxea: bonbardinoa
Jokin Irungarai: jazpana
WEBGUNEA
BIDEOKLIPA

Abestiak
1. Konstituzio Berria
2. Vive, Vive la Liberte
3. Alborotuak Izan Ditugu
4. Biba Gu Ta Gutarrak
5. Ta Noiz Zuazte
6. Ta Gu Gera
7. Karlos etorri da-ta ikustera guaz
8. Izarraiztik Ertenda
9. Horra Hoien Epistola
10. Azpeitiko Neskatxak
11. Karlistaren Panparroikeria
12. Himno Patriotico
13. Lastozko Barkuak Eta Zurezko Kanoiak
14. Hasiera Eman Zigun Ernioko Apaizak
15. Tolosako Neskatxak
16. Eta Tira Eta Tunba
17. Apaizak Tiraka Pin Pon
18. Hernani Dago Penoso
19. Mikeleten Ziria
20. Boluntariamente Hartu Nitun Armak
21. Karlos Txapari
22. Hilak Falta Ditugu


Jaitsi

iruzkinik ez: