2012(e)ko martxoaren 1(a), osteguna

Ene Kantak- Sortzen Ikasbatuaz (2011)



Ene kantak, Nerea Urbizuk eta Urko Oskoz irakasleek burututako lana da. 19 abesti dituen Cd eta DVDan 16 berriak dira. Kanta bakoitzak bere koreografia du eta DVDan abesti bakoitzari dagozkion mugimenduak ikus daitezke. Denak haur eta lehen hezkuntzarako kantak dira. DVDan agertzen dena, Izartegi Haur Eskolan, Burlatako Ermitaberri eskolan, Antsoaingo Ezkaba eskolan eta Hegoalde ikastolan grabatu ditugu, hango haurrekin. Mugimendu gehienak beraiek proposatutakoak dira, euren sormenari ere lekua eginez.
Proiektua Sortzen Ikasbatuaz taldeari eskaini zitzaion eta beraiekin adostu eta gero, lana bera, euren izenarekin ateratzea pentsatu zen, Nafarroako zonalde “ez euskalduneko” gurasoei ekonomikoki laguntzeko. Euren haurrek, beste askok bezala, ez dute eskubiderik euskaraz ikasteko beraien herrietan (Mendigorria, Artaxoa)... eta beste leku batera joan beharra direnez, diruz laguntzen die Sortzenek garraioan.
Proiektuan jende asko aritu da; hala nola, Gorka Urbizu, Eñaut Elorrieta, Pirritx eta Porrotx, Oier Sanjurjo eta Asier Riesgo Osasunako jokalariak, Tiko eta Bittor Alkiza jokalari ohiak, Juan Martinez de Irujo pilotaria, Mikel Labaka eta Mikel Aranburu Realeko futbolariak, Estitxu Arozena, Jon Barberena eta Julio Soto bertsolari nafarrak, Gotzon Barandiaran idazlea, Gualitxo musika talde nafarra... Eta hauekin batera, hainbat musika tresna sartu ditugu, musikari begira diskoa aberastu nahian. Esaterako, harpa, biolina, txalaparta, trikitixa, zeharkako txirula, saxofoia...
Ia abesti bakoitzak musika tresna bat du protagonista, eta hezurdura lana egiten, batzuetan pianoa eta bestetan gitarra izan dira. Kantek gai asko jorratzen dituzte: urtaroak, garbiketa, garraioak, lotarakoak, animaliak, zenbakiak, joku batzuk ere badaude, ixtorioak...
WEBGUNEA

Abestiak
1. Goazen Komunera
2. Animalien Ibilkera
3. Elurra Mara-Mara
4. Musika Tresnak
5. Zenbatzen
6. Garraioak
7. Egizu Lo
8. Udazkena
9. Koloreak
10. Arareita
11. Xamur Katua
12. Ilunetan Ipurtargi
13. Alaiki
14. Adi-Adi
15. San Fermin
16. Ixil-Ixilik
17. Olentzero
18. Lotsa Galdu
19. Besarkatu


Diska hau ez da jaisteko, erakusgarri baizik.

2 iruzkin:

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Kaixo,
ez naiz ni hasiko inor epaitzen baina horrelako proiektu bat, dirua lortu nahi duena euskara bultzatzeko eremu ez euskaldunetan, kopiatu eta zabaltzea oso mingarria egiten zait.
Aio,
Aitzol

Txema erabiltzaileak esan du...

Megaupload ixtea dela eta ez dago.

Igoko duzue berriro, mesedez?