Tximeleta erromeria taldea dugu berez eta besteen bertsioak egin izan dituzte nagusiki. Alabaina lau kanta propio zituzten aurretiaz grabatuta eta beste sei grabatzera animatu dira diskoa kaleratu ahal izateko. "Mugitu!" izeneko album honen abestien letrak bertsolari ezagunek idatzi dituzte, nolabait azken hauek euskal musikagintzan izan duten garrantzia errekonozitu nahian. Orain kantu berri hauek plazarik plaza zabaltzeko asmoa dute udan zehar.
Talde honetan Maider Ansa da abeslaria eta ezaguna dugu besteak beste Imuntzo eta Belokirekin sarritan parte hartu izan duelako. Trikitixaz ordea Mikel Mundiñano dugu.
Abestiak
1. - Mugitu jaietan
2. - Sorgin bat gehiago
3. - Minutu bat
4. - Etxerat
5. - Tximista kalejira
6. - Aurrera begira
7. - Kide zorabiatuaren kunbia
8. - Gora herri askeak
9. - Lurrari lotu
10. - Tximeleta gara
JAITSI / DESCARGAR
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina