2012(e)ko otsailaren 27(a), astelehena

Norte Apache - Quilombo (2011)



Bi urte pasa dira jada, “Hesiaren beste aldean” diska MusikHerriarekin kaleratu genuela, ta 70 kontzertu eta milaka kilómetro ta gero, gure lan berria eskuetan daukagu, “Quilombo”. Libre egiten gaituen “Quilomboa” da hau, munduaren ghetto honetan suertatu edo aukeratu dugu bizitzea, ta nahiz eta askotan ezintasunak gure zainak betetzen dituen, azkenean, konturatzen gara, maite ditugun pertsona edota helburuengatik borrokatzea ez dugula besterik, hori dela bizitzaren esentzia, hola hesi gaituzte gure familia ta inguruak, EUTSI GOIARI azalean tatuatua izanda, bizitzaren joku honetan galdurik, konklusioa bakarrean laburtu dezakegu: “BIZITZA EDERREGIA DA,MAKURTURIK EMATEKO”.
Quilomborako bidean, hainbat argi izan dira gure gidari, Endika (121Krew), Miren Amuriza, Iker Fernandez (Abra Kadaver) ta Aiora ta Piti (Zea Mays). Baina lan berri honen esentzia ta berriztasuna, freskotasunarekin batera Iker Eskurzak eman dio (E-you estudioak). Orain zuek zarete gure diskaren protagonista nagusiak, nahi ezkero, zabaldu, kopiatu,erosi, oparitu, deskargatu…erreserban bizi garenon indigenen, eta orokorrean Rap Euskaraz egiten dugunen arteko elkartasuna behar dugu.
Mila esker, bi urtetan itxoiten egon zaren, Apache entzule hori. Zuri eskeinia, hor dijoa kateak hausten…QUILOMBO.
WEBGUNEA
MYSPACE

Abestiak
1-Intro
2-Gurea da geroa
3-Azal gorriak
4-Fenix
5-Eskaera eta eskaintza
6-Alza tu voz
7-Ilargi bakarra
8-Egiaren apologia
9-Nire aitaren etxea(remix)
10-AHT-rikez!!


Jaitsi Mediafire

Indarrap- Sin Perder El Norte (2010) //

 Indarrap- Sin Perder El Norte (2010) 



"Sin perder el norte" es el tÍtulo del primer cd de Indarrap (grupo vasco de hip hop consciente que inició su andadura a finales de 2007 en la ciudad de Vitoria-Gasteiz, Álava). Indarrap presenta ahora su primer cd, en octubre de 2010, Después de 2 años en los que han estado componiendo canciones, y haciendo conciertos para darse a conocer, este tipo de música tiene que gustar primero en la calle y para eso hay que moverse mucho. Indarrap lo componen Dj Borda (Disc Jockey & Beat Maker), el Puto Tito (mc/vocal/lyrics) y Fat Fish (mc/vocal/lyrics).
MYSPACE
HHGroups

Abestiak
1. Sin Perder El Norte
2. Fluye El Txow
3. V.i.- Violencia- Inteligencia
4. El Agua Clara
5. Dejando Su Estampa
6. Sr. Alkalde
7. En Pie De Guerra
8. Alegre Rebeldia
9. Bordattack
10. Por Cada Uno Que Planta
11. Boikot
12. Viva La Revolucion
13. Outro 2010
14. Piztu Gasteiz


Jaitsi !!

Norte Apache - Hesiaren beste aldean (2009)



Disko honek euskara eta gaztelaniazko bederatzi hip hop abesti biltzen ditu, hasieratik bukaera arte hesiak gainditzeari buruz hitz egiten dutenak.
MUSIKHERRIA

Abestiak
01. Sai
02. Lortuko dugu
03. Ireki zure ateak
04. Gorroto urdina
05. Marseille estiloa
06. Puño en alto
07. 10 segundos
08. Artaldea
09. k-jauna


Jaitsi

Selektah Kolektiboa - Selektah Kolektiboa (2000)



Selektah Kolektiboa euskaraz abesten zuen lehen hip hop taldea izan zen. Musika beltza hainbat bidetatik (jaiak, irratsaioak, fantzineak...) sustatzea helburu zuen lagun talde zabalago baten barruan sortu zen. Wanka (ahotsa), Daddy Jeff (ahotsa), MC Molte (ahotsa) eta DZeta (disko jartzailea) ziren taldekideak. Bi disko, Selektah Kolektiboa (Esan Ozenki, 2000) eta Esperientzien etorbidetik (Esan Ozenki, 2002), kaleratu ondoren, 2005ean desegin zen taldea.

Selektah Kolektiboa Biografia


Molte MC: ahotsa
Wanka: ahotsa
Daddy Jeff: ahotsa
DZ: dj

Laguntzaileak:
Ana Telletxea: ahotsak
Arantza Serrano: ahotsak
Mixel Ducau: saxofoia

Abestiak
01. Boulevard street (Hitzak eta musika: Daddy Jeff)
02. U.P.N. West edo Unionisten harropuzkeria (Hitzak eta musika: Wanka)
03. Belarriak bero ukan (Hitzak eta musika: Wanka)
04. Hip hop cabrón (Musika: DZ)
05. Koktel Molotoff (Hitzak eta musika: Daddy Jeff)
06. Gorroto dut (Hitzak eta musika: Daddy Jeff)
07. Kazetariak (Hitzak eta musika: Wanka)
08. Apurtu! (Hitzak eta musika: Daddy Jeff)
09. Hitzak I
10. Beti eske-k (Hitzak eta musika: Wanka)
11. Sargoria (Hitzak eta musika: Daddy Jeff)
12. D.J. DZ sesion
13. Día tras día (Hitzak eta musika: Molte MC)
14. Bilaketa sakona (Hitzak eta musika: Daddy Jeff)
15. Hitz gutxitan (Hitzak eta musika: Daddy Jeff)
16. Hip-hoparen erresumak defendatuz (Hitzak: Wanka-Musika: Daddy Jeff)
17. Elkartasun giroa (Freestyle) (Musika: DJ Nemo)
18. Hitzak II


Jaitsi Mediafire

2012(e)ko otsailaren 26(a), igandea

Rap Herria (2011) //

Rap Herria (2011) bilduma



Abestiak
01 Eskaera eta eskaintza
02 Ideia
03 Fenomenos - Zarataren legea
04 Zazpi Burudun piztiaren Berpiztea
05 Otegi Aske!
06 Ama Gurea
07 Mendi Zolan
08 Gurekin al zatoz
09 Ez egin kasurik
10 Bada Garaia
11 Don't say sorry
12 Piztu Irratia
13 Txakur Zikinak
14 Piztu Gaistez
15 Musikan dut Ardura
16 Rocka kaka bat da ... aspalditik
17 Oui pas si facile
18 Intsumisioa


Jaitsi !!



[Ondorenean dator diskoaz Bizkaie kultur agerkariaren garaiko informazioa]
Euskeraz egiten dan rap musikeari oihartzuna emon eta euskal kulturearen bilakaereari ekarpena egiteko asmoz sortu dau bilduma hau infozazpi irratiak. Euskal Herriko herrialde guztietako 17 taldek parte hartu dabe bilduma honetan. Guztiek euskerazko rap musikea egiten dabe; batzuek, apropos sortu ditue bildumarako kantu barriak. Danetara, 6 izango dira bilduma honetan agiri diran kantu barriak: MAK, La Chula Potra, ZKH (Goienetxe anaiak) eta FLCH, 100% Gourmet, Toastibarre eta 2zio-renak. Ondokoak dira bilduman parte hartu daben taldeak:

Norte Apache (Bizkaia); MAK (Lapurdi); Bad Sound System + Asthmatic Lion (Gipuzkoa); La Chula Potra (Nafarroa); ZKH (Goienetxe anaiak) eta FLCH (Nafarroa); 121 krew (Bizkaia); Indarrap (Araba); Raperos de Emaus (Nafarroa); 2zio (Lapurdi);
ZTK Rap (Nafarroa); FDLN (Bizkaia); Ardi Beltza (Nafarroa Behera); Thow MC (Nafarroa); 100% Gourmet (Gipuzkoa); RPV (Nafarroa); Toastibarre (Nafarroa Behera); eta Mix6T (Lapurdi).

Euskeraz egindako rap musikea zabalduz doa Euskal Herrian. Aldeak, halan dabe, nabarmenak dira. Musika mota hau sortu eta entzuteko kultura handiagoa dago Ipar Euskal Herrian, Hego Euskal Herrian baino. dana dala, gero eta gehiago dira nahasteko mahaia eta mikroa eskuetan hartu eta hasarretuen musika hau egiteari ekin deutsien gazteak. Oraindik orain, irrati eta sare ofizialetatik baztertutako musikea izaten jarraitzen dau; sistemeagazko kritiko diran letrak oinarri hartuta, estilo gogorreko musikatzat hartzen baita. Kaleko musikatzat joten dabe askok, underground giroko musikatzat.
Rap musikea, gure herriko musika barria dala esan daiteke; bertako herritarren kezkak helarazoteko aukerea emoten dauen tresna barri bat, rap doinuez jantzitako tresnea. Eta tresna horri, musika barri horri, oihartzun emon asmoz dator infozazpi irratia bilduma honegaz. Gure herria, rapa egiten dauen herria be badalako.
Infozazpi irratiak bere sorreratik informazinoa, musieka eta kulturea izan ditu ardatz. Asko dira, hasiera hasieratik, musika berezitu hainbati buruzko saioak egin dituen eta egiten dituen
kolaboratzaileak gurean. Batzuk aitatzearren, Rafa Cabeza, Aritz Usandizaga, Andoni Tolosa Morau, Daddyjeff, Jon Eskisabel edota Esther Martinez. Euskal musikeak gainera, tarte berezia eta berezitua dauka gurean. Eta aurrera begira be holan izaten jarraituko dau. Infozazpi irratiaren ardatz nagusi diran hiru arlotan (informazinoa, musikea eta kulturea) pausu ausartak emotera goaz. Horren adibide da Rapherria bildumea.

Parte-hartzaileak
Euskal raparen aitzindarietako bat dan Aritz Usandizaga musika aditu/adiktoak hasieratik babestu dau proiektua. Bere esperientzia eta alea jarri dau CDan, hitzaurrea eginez.
Carlos Osinaga Txap teknikariak egin ditu bildumearen soinu moldaketak; Iñaki Gonzalezek azala; Maialen Maritxalarrek maketazinoa; Ritxi Aizpuruk, barriz, produkzino lanetan lagundu dau.
Bildumea, irabazi asmorik bako proiektua izanik, Creative Commons labelpean argitaratu da, bildumako sorkuntzak modu librean zabal daitezan.

Zabalkundea
Durangoko azokako Ahotsenea gunean abenduaren 7an arratsaldeko 17:30ean eskainiko dan kontzertuan aurkeztuko da Rapherria diskoa. Azokeak irauten dauen denporan, bertan eskuratzeko aukerea be izango da 8 euroan, Gararen, Gaztezuloren eta Gatuzainen standetan.
Urtarriletik aurrera diskoa herrialdez herrialde aurkezteko birea abiatuko da. Bilduman parte hartu daben taldeek kontzertuak eskainiko ditue. Sarrereagaz batera diskoa erergalauko jake hurreratzen direnei 10 euroren truke.

Gonzalo Tejada - Encore (2005)



Gonzalo Tejada (Donostia-1960), kontrabaxu jolea, Euskal Herriko musikari zein konposatzailerik argienetakoa dugu. Jazz laukote eta boskote ugari zuzendu ditu, itzal handiko beste musikari askorekin kolaboratu du eta jazz banda hala nola orkestra klasikoentzat ere lan asko idatzi ditu. Betidanik, era berean, musika eta jazz-kontrabaxuaren irakaskuntzan murgilduta egon da eta egun Euskal Herriko Goi- Mailako Ikastegian (MUSIKENE) klaseak ematen ditu.
ELKAR

Iñaki Salvador: pianoa
David Xirgú: bateria
Daniel Pérez: gitarrak
Chris Kase: tronpeta-flughelhorn
Gonzalo Tejada: kontrabaxua

Abestiak
01.Ziklo2
02.Song for lorenzo
03.Mr. Mendoza
04.Fonteamineiro
05.Encore
06.Primer movimiento

07.New life

Jaitsi Torrent

2012(e)ko otsailaren 25(a), larunbata

Raperos de Emauseko Ritx & Herria - Errefuxiatu (2008)



MYSPACE

Abestiak
01-Sarrera-AreaHipHop
02-Errefuxiatuak_(Con_Dague_El_Nota_I_Mosto)
03-Sustraiak
04-Saltan_Txispas_(Urtzi-Rekin)
05-Mehatsua
06-Aingeru_Bi_(Angel-Ekin)
07-Sol_Solet_(Nito-Rekin)
08-Sarrera_Akelarre
09-Akerraren_Larrean_(Xabi-Rekin)
10-Kortar_Pegar
11-Gertu_(Kalleja-Rekin)
12-Alarma_(Xabi-Rekin)
13-Hotel_Ritz_(Con_Dague)
14-Engranaje_(Mosto-Rekin)
15-War_Drums_(Oihana_Eta_Xabi-Rekin)
16-R_Eta_P_(Punki-Rekin)
17-Idazteko_Eskuxa
18-Agur_Erremixfuxiatu


Jaitsi Mdeifire

121 Krew - Guztiok bat... euskal rap! Mixtape Vol. 1 (2010)



121krew rap taldea Barakaldo eta Bilbo artean sortu zen 2000. urtean. Hasieran graffiti talde bezela hasi zena gutxira musika arloarekin hasi eta horretara bideratu zuten indar eta lan gehiena. Lehenengo urte hauetan Lahaine (Mc) eta Doble R (Dj) ziren taldearen adierazle musikalak, denborarekin ostera, gero eta partaide gehiago bildu ziren ekimenaren parte izatera. Lehenik beste bi Mc; Lamá eta Abu+e (azken honek orain dela urte pare bat utzi duelarik) eta beste denboraldi bat pasata, Hawa (Produktorea, Dj eta Mc-a), Rufoh (Beatbox eta Mc) eta Maisha (Produktorea eta Mc-a). 2005.urtean lagunen artean gelditu zen proiektu musikal kontzeptuala grabatu zuten "La mansión de los 1000 versos (etxe handi ilun honetan)" deitutakoa. Hawaren sarreraren ostean eta berak egindako base musikalekin "El surko del tiempo / Denboraren ildoa" argitaratzen dute 2007.urtean Musikherria herri disketxearen bitartez, autogestioaren bidea jorratuz eta egitasmo herritar zabalago batean parte hartuz. Azkenengo bi urteetan etengabe ibili dira Euskal Herri osotik kontzertuak ematen, bai 121krew bezala eta baita Aritz Sound Systemarekin Bertso Hop-ak eta euskal raparen inguruko saioak eginez.
Oraingo honetan cd edo mixtape berri bat aurkezten dute. 2010. urtean argitaratuko duten "Hiriaren Taupadak" lanaren aurretik, denboraldi honetan grabatutako zenbait abesti bildu eta zabaltzea erabaki dute. Soinuaren aldetik, erabat entzungarria den arren, oso landua ez dagoen lana dugu "Guztiok bat... Euskal Rap! Mixtape Vol.1". Hitzei dagokionez ordea, ezagunak egiten ari diren zenbait abesti agertzen dira "Gora Baraka, Behera Neguri" kasu. Lan hau mixtape antzera eraiki dute, pixkanaka ideiak eta abestiak batuz eta irternetetik hartutako baseak erabiliz (Maisharen Introa izan ezik).

Partaideak:
DJ DOBLE R (DJ, DISEINUA)
LA HAINE (MC)
LAMÁ (MC)
HAWA (PRODUKTOREA, DJ, MC)
RUFOH (BEATBOX, MC)
MAISHA (MC, PRODUKTOREA)

MUSIKHERRIA
BLOGA
MYSPACE

Abestiak
1.INTRO
2.GORA BARAKA BEHERA NEGURI
3.EH3
4.SUPERSURRIK EZ
5.ETXE HANDI
6.AMETS GAZTEAK
7.EZ DU BARKATUKO!!!


Jaitsi

Norte Apache - Zuzenean (2010)



Zuzeneko honek, Parisen eta Mamarigan eskainitako kontzertuetan grabatutako zenbait abesti biltzen ditu, "Hesiaren bestaldean" lehenengo diskokoak zein argitaratu gabeko kantuak.
MUSIKHERRIA
MYSPACE

Abestiak
01-Lortuko_dugu
02-Euskara_etxean_dago
03-10_sec
04-Gorroto_urdina
05-Gurea_da_geroa
06-Puno_en_alto
07-Itzal_ilunean
08-Eskuak_airean
09-AHTrik_ez!
10-Ireki_zure_ateak
11-Artaldea


Jaitsi

Toastibarre - Toastibarre (2010)



Toastibarre taldea Oztibartik dator eta rap musika jorratzen dute, hemen beraien lehen diska aurkezten dizuegu.


Abestiak
1. HORRA GITUK
2. OZTIBARTAR RAP
3. POLIZIA PORKERIA
4. INARROSAK STILOA
5. JO BEZATE EZKILEK
6. GAZTERIAREN DUINTASUNA
7. KK HIRE
8. BURU HAUNDI
9. MUSIKA= ARMA
10. 25 LORE HORIEK

Jaitsi