jueves, 28 de junio de 2007

MIKEL URDANGARIN " haitzetan"



Haitzetan izan zen Mikel Urdangarin bertsolari-kantariaren estreineko diskoa 1997. urtean. Oso modu xumean egindako autoprodukzioa da. Kantuak ere sinpleak ziren eta sinpletasun horren aberastasuna isladatzea zen helburu, produkzio konplexuenetatik urrun. Bertan, ahotsa ardatz dela, gitarra eta txeloak jantzitako doinuak agertzen dira. Testorik gehienak Mikel berarenak dira, baina Iñaki Aurrekoetxeak ere lagundu zuen.
Grabaketa hartatik mila kopia egin ziren eta lagun artean banatu. Gerora, Gaztelupeko Hotsakek berrargitaratu egin zuen Haitzetan digipack formatoan baina diseinu originala mantenduz.

Mikel Urdangarin: musika, letrak, ahotsa eta gitarra.
Iñaki Aurrekoetxea: testoak eta gehiago.
Pello Ramírez: txelo eta soinua.
Eñaut Elorrieta: gitarra.Igor Arzuaga: aho soinua.

Descarga