2012(e)ko otsailaren 19(a), igandea

Maurizia, Leon Eta Basilio + Fasio Alboka Eta Trikitixa (1998) //


Maurizia, Leon Eta Basilio + Fasio Alboka Eta Trikitixa (1998)










Maurizia Aldeiturriaga eredu baten irudi bihurtu da. Mauriziak, batez ere, Leon eta Fasiorekin, trikitixa edo herri-doinu eta kantuera horren munduan ezagutu den «hirukoterik» bereziena osatu zuen. Izan ere, oso momento inportantea tokatu zitzaien bizitzea. Gerraostean, Bizkaian batez ere, trikitixa baztertu egin zen. Soinulari gehienak, eredu kromatikoa hartzen dute esku artean. Euskal kutsua edo usaina zeukan edozer baztertu eta itzalean egon baitzen hirurogeita hamarreko hamarkada arte. Franco hil ostean, hasi zen berriz ere loraldia. Herrietako jai batzordeak antolatzen hasi ziren jaialdiek izan zuten horretan zer ikusirik. Ezin ahaztu baserritarren azokak ere. Han ere, ohitura bihurtu zen trikitixa eta panderoaren soinua. Maurizia eta berarekin Leon eta Fasio —geroago etorri zen Basilio— loraldi horren lore ederrenetakoak izan ziren
Leon Bilbao Ibarretxe, albokaria: Leon Arteako Presalde baserrian jaio zen 1916ko abenduaren 19an. 1990ean hil zen. 12 urte besterik ez zuela plazaratu zen Artean, aita, Jose Mari maisu izan zuela. Harrez geroztik, gerrateko urteetan izan ezik, alboka jotzen jarraitu zuen inguruko trikitilari eta pandero joleekin. Berehala osatu zuen taldea Maurizia eta honen senarra Benantziorekin. Ondoren, Benantziok utzitakoan, Fasiok hartu zuen haren tokia. Leon, alboka eta panderoa jotzeaz gain, maisu itzela zen albokak egiten. Hau ere aitak erakutsi zion. Ospetsuak egin ziren mundo zabalean Leonen soinu goxoko albokak.
Bonifazio Arandia trikitilaria: Fasio ezizenez ezagunagoa, Igorreko Elezalde auzoan jaio zen 1909an. 1987an zendu. Pedro Egia Poponek Arantzazun zuen bizartegian hasi zen Fasio musugitarraren lehen notak entzuten. Hamalau urterekin, eta Jose Zurinaga pandero jotzailea bikote zuela, Igorren bertan plazaratu zen eta harrez geroztik Arratiako hainbat jai eta auzotan jo zuen. Hala ere, gerra garaian zituen bi trikitixak lapurtu egin zizkioten eta urte luzetan geldi egon bazen ere, 1971n Leioan ospatu zen txapelketan lehen saria irabazi zuen. Handik urte batzuetara Benantzio, Karakol, erretiratu eta hain ospetsua egin zen hirukotea osatu zuen Maurizia eta Leonekin.
Basilio Undagoitia: Basilio Txiki soinujole, pandero jotzaile eta trikitilaria 1907ko otsailaren 2an jaio zen Iborriko Egizabal baserrian. 1988an hil. Soinu jotzailea bezain dantzari trebea, batez ere fandango eta arin-arinetan. Gazte-gaztetatik musugitarra eta panderoa jotzen ikasi eta herriko erromerietan hasi zen. Hogeita hamazazpi urte zituen soinujole gisa bere kontura jotzen hasi zenean. Ordura arte, inguruko soinu jotzaileei panderoaz laguntzen ibili zen batik bat. Berrogeita bost urterekin Durangora etorri bizitzen eta harrez geroztik hainbat eta hainbat erromeria eta jaialditan hartu zuen parte. Hasieran Eduardo Egiarte, Felisa Arrizabalaga eta Juanita Gorroñorekin. Geroago Modesto Solozabalekin, baina gehienetan Maurizia eta Leonekin egin ohi zuen.

Maurizia Aldeiturriaga Biografia

Abestiak
01.- Ederregia zera zu
02.- Iguzkia joan da
03.- Artolak deuko
04.- Esango bai
05.- Josetxuk ilko dau
06.- Durangon bazkalduta
07.- Itsasoan doanian
08.- Gixonak bear badu
09.- Martxea
10.- Abadiñon
11.- Txikitxu polita
12.- Jotea
13.- Santa Katalinako
14.- Potnepioak
15.- Jotea albokeagaz
16.- Porruk abokeagaz
17.- Martxea albokeagaz
18.- Martxea jotea I
19.- Jotea I
20.- Jotea II
21.- Jotea III
22.- Maurizia kantuan
23.- Porruk
24.- Martxea
25.- Fandangoa
26.- Pasodoblea
27.- Maurizia kantuan
28.- Porruk albokeagaz
29.- Martxea albokeagaz
30.- Maurizia kantuan "Agur Zeberioko"
31.- Pontepioak


Jaitsi !!

5 iruzkin:

jasanfran erabiltzaileak esan du...

no me va el link

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Linka ez dabil

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Jarri eizue link-a barriro mesedez!!

hau ez da edonon aurkitzen. milaesker

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

azkenean aurkitu dut!
eskerrik asko!

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

aupa hi! milaesker! gora maurizia!