lunes, 27 de febrero de 2012

Norte Apache - Quilombo (2011)



Bi urte pasa dira jada, “Hesiaren beste aldean” diska MusikHerriarekin kaleratu genuela, ta 70 kontzertu eta milaka kilómetro ta gero, gure lan berria eskuetan daukagu, “Quilombo”. Libre egiten gaituen “Quilomboa” da hau, munduaren ghetto honetan suertatu edo aukeratu dugu bizitzea, ta nahiz eta askotan ezintasunak gure zainak betetzen dituen, azkenean, konturatzen gara, maite ditugun pertsona edota helburuengatik borrokatzea ez dugula besterik, hori dela bizitzaren esentzia, hola hesi gaituzte gure familia ta inguruak, EUTSI GOIARI azalean tatuatua izanda, bizitzaren joku honetan galdurik, konklusioa bakarrean laburtu dezakegu: “BIZITZA EDERREGIA DA,MAKURTURIK EMATEKO”.
Quilomborako bidean, hainbat argi izan dira gure gidari, Endika (121Krew), Miren Amuriza, Iker Fernandez (Abra Kadaver) ta Aiora ta Piti (Zea Mays). Baina lan berri honen esentzia ta berriztasuna, freskotasunarekin batera Iker Eskurzak eman dio (E-you estudioak). Orain zuek zarete gure diskaren protagonista nagusiak, nahi ezkero, zabaldu, kopiatu,erosi, oparitu, deskargatu…erreserban bizi garenon indigenen, eta orokorrean Rap Euskaraz egiten dugunen arteko elkartasuna behar dugu.
Mila esker, bi urtetan itxoiten egon zaren, Apache entzule hori. Zuri eskeinia, hor dijoa kateak hausten…QUILOMBO.
WEBGUNEA
MYSPACE

Abestiak
1-Intro
2-Gurea da geroa
3-Azal gorriak
4-Fenix
5-Eskaera eta eskaintza
6-Alza tu voz
7-Ilargi bakarra
8-Egiaren apologia
9-Nire aitaren etxea(remix)
10-AHT-rikez!!


Jaitsi Mediafire

1 comentario:

anderborak dijo...

Los enlaces a Megaupload ya no funcionan.