Rap Herria (2011) bilduma
Abestiak
01 Eskaera eta eskaintza
02 Ideia
03 Fenomenos - Zarataren legea
04 Zazpi Burudun piztiaren Berpiztea
05 Otegi Aske!
06 Ama Gurea
07 Mendi Zolan
08 Gurekin al zatoz
09 Ez egin kasurik
10 Bada Garaia
11 Don't say sorry
12 Piztu Irratia
13 Txakur Zikinak
14 Piztu Gaistez
15 Musikan dut Ardura
16 Rocka kaka bat da ... aspalditik
17 Oui pas si facile
18 Intsumisioa
Jaitsi !!
Parte-hartzaileak
Zabalkundea
Abestiak
01 Eskaera eta eskaintza
02 Ideia
03 Fenomenos - Zarataren legea
04 Zazpi Burudun piztiaren Berpiztea
05 Otegi Aske!
06 Ama Gurea
07 Mendi Zolan
08 Gurekin al zatoz
09 Ez egin kasurik
10 Bada Garaia
11 Don't say sorry
12 Piztu Irratia
13 Txakur Zikinak
14 Piztu Gaistez
15 Musikan dut Ardura
16 Rocka kaka bat da ... aspalditik
17 Oui pas si facile
18 Intsumisioa
Jaitsi !!
[Ondorenean dator diskoaz Bizkaie kultur agerkariaren garaiko informazioa]
Euskeraz egiten dan rap musikeari oihartzuna emon eta euskal kulturearen bilakaereari ekarpena egiteko asmoz sortu dau bilduma hau infozazpi irratiak. Euskal Herriko herrialde guztietako 17 taldek parte hartu dabe bilduma honetan. Guztiek euskerazko rap musikea egiten dabe; batzuek, apropos sortu ditue bildumarako kantu barriak. Danetara, 6 izango dira bilduma honetan agiri diran kantu barriak: MAK, La Chula Potra, ZKH (Goienetxe anaiak) eta FLCH, 100% Gourmet, Toastibarre eta 2zio-renak. Ondokoak dira bilduman parte hartu daben taldeak:
Norte Apache (Bizkaia); MAK (Lapurdi); Bad Sound System + Asthmatic Lion (Gipuzkoa); La Chula Potra (Nafarroa); ZKH (Goienetxe anaiak) eta FLCH (Nafarroa); 121 krew (Bizkaia); Indarrap (Araba); Raperos de Emaus (Nafarroa); 2zio (Lapurdi);
ZTK Rap (Nafarroa); FDLN (Bizkaia); Ardi Beltza (Nafarroa Behera); Thow MC (Nafarroa); 100% Gourmet (Gipuzkoa); RPV (Nafarroa); Toastibarre (Nafarroa Behera); eta Mix6T (Lapurdi).
Euskeraz egindako rap musikea zabalduz doa Euskal Herrian. Aldeak, halan dabe, nabarmenak dira. Musika mota hau sortu eta entzuteko kultura handiagoa dago Ipar Euskal Herrian, Hego Euskal Herrian baino. dana dala, gero eta gehiago dira nahasteko mahaia eta mikroa eskuetan hartu eta hasarretuen musika hau egiteari ekin deutsien gazteak. Oraindik orain, irrati eta sare ofizialetatik baztertutako musikea izaten jarraitzen dau; sistemeagazko kritiko diran letrak oinarri hartuta, estilo gogorreko musikatzat hartzen baita. Kaleko musikatzat joten dabe askok, underground giroko musikatzat.

Rap musikea, gure herriko musika barria dala esan daiteke; bertako herritarren kezkak helarazoteko aukerea emoten dauen tresna barri bat, rap doinuez jantzitako tresnea. Eta tresna horri, musika barri horri, oihartzun emon asmoz dator infozazpi irratia bilduma honegaz. Gure herria, rapa egiten dauen herria be badalako.
Infozazpi irratiak bere sorreratik informazinoa, musieka eta kulturea izan ditu ardatz. Asko dira, hasiera hasieratik, musika berezitu hainbati buruzko saioak egin dituen eta egiten dituen
kolaboratzaileak gurean. Batzuk aitatzearren, Rafa Cabeza, Aritz Usandizaga, Andoni Tolosa Morau, Daddyjeff, Jon Eskisabel edota Esther Martinez. Euskal musikeak gainera, tarte berezia eta berezitua dauka gurean. Eta aurrera begira be holan izaten jarraituko dau. Infozazpi irratiaren ardatz nagusi diran hiru arlotan (informazinoa, musikea eta kulturea) pausu ausartak emotera goaz. Horren adibide da Rapherria bildumea.

Euskal raparen aitzindarietako bat dan Aritz Usandizaga musika aditu/adiktoak hasieratik babestu dau proiektua. Bere esperientzia eta alea jarri dau CDan, hitzaurrea eginez.
Carlos Osinaga Txap teknikariak egin ditu bildumearen soinu moldaketak; Iñaki Gonzalezek azala; Maialen Maritxalarrek maketazinoa; Ritxi Aizpuruk, barriz, produkzino lanetan lagundu dau.
Bildumea, irabazi asmorik bako proiektua izanik, Creative Commons labelpean argitaratu da, bildumako sorkuntzak modu librean zabal daitezan.
Zabalkundea
Durangoko azokako Ahotsenea gunean abenduaren 7an arratsaldeko 17:30ean eskainiko dan kontzertuan aurkeztuko da Rapherria diskoa. Azokeak irauten dauen denporan, bertan eskuratzeko aukerea be izango da 8 euroan, Gararen, Gaztezuloren eta Gatuzainen standetan.
Urtarriletik aurrera diskoa herrialdez herrialde aurkezteko birea abiatuko da. Bilduman parte hartu daben taldeek kontzertuak eskainiko ditue. Sarrereagaz batera diskoa erergalauko jake hurreratzen direnei 10 euroren truke.
2 iruzkin:
Hau da egiazko bertsioa, diskoan arrazoi ba da intsumisioaren zatiarekin.
Argitaratu iruzkina