Sobieht, bere garaian gauzatu ez zen proiektua da. Hamarkada bat igaro behar izan da, 2009an azkenik, lagun zaharrak berriz batu eta antzinako ideia hori martxan hasteko. Talde honen hastapena 90 hamarkadaren amaieran kokatzen da: Rubyk (kitarra) eta Urkok (bateria), beste talde batetan jotzen zutenak, Jon Ander (ahotsak) zirikatzen zuten, Ktulu, Clawfinger edo Narco bezalako musika egiten zuten taldea sortu behar zutela esanez, baina ildo politiko argi batekin. Arrazoi ezberdinak direla-eta proieku hura ez zen gauzatu.
2009 urtearen amaieran Jon Anderrek antzinako ideia hura berreskuratzen du eta Rubyrekin hitz egin ostean, aurrera egiteko erabakia hartzen dute. Horretarako inguruko jendearen artean bila hasteko ardura hartzen du Jon Anderrek: zuzenean Ieltxu (baxua) eta Ibonengana (ahotsa) jo zuen. Azken honek, bere beste taldean (Norte Apache) kide ere baden Aitor (DJ) proposatu zuen eta horrela taldekide gehienak batu ziren. Asmo zaharra aurrera guztiz eramateko, aitzindarietako bat falta zen, Urko. Nahiz eta ia hamarkada batez baketak albo batera utziak zituen, laster piztu zitzaion grina eta konpromisoa.
Taldekideak baturik, entsegu lokala soilik falta zen. Martxan hasteko, Rubyren beste taldearekin hitz egin zuten lokala partekatzeko eta 2009ko abenduaren hasieran lehen entseguak egiten hasi ziren. Lan eskerga eginda, bizkor hasi ziren kitarraren riff-ak, baxuak eta bateria sortutako oinarri sendoan, ahotsak eta scratch-ak egokitzen. Hori dela-eta, ia urtebete igaro gabe estudioan sartzeko erabakia hartzen dute, 2010eko urrian, diskoa Durangoko Azokarako kaleratuz.
Taldekideak:
- Urko: Bateria
- Ieltxu: Baxua
- Ruby: Gitarrak
- Jon Ander: Ahotsak
- Ibon: Ahotsak
- Aitor: DJ, sampler-ak, scratch-ak."
MYSPACE2009 urtearen amaieran Jon Anderrek antzinako ideia hura berreskuratzen du eta Rubyrekin hitz egin ostean, aurrera egiteko erabakia hartzen dute. Horretarako inguruko jendearen artean bila hasteko ardura hartzen du Jon Anderrek: zuzenean Ieltxu (baxua) eta Ibonengana (ahotsa) jo zuen. Azken honek, bere beste taldean (Norte Apache) kide ere baden Aitor (DJ) proposatu zuen eta horrela taldekide gehienak batu ziren. Asmo zaharra aurrera guztiz eramateko, aitzindarietako bat falta zen, Urko. Nahiz eta ia hamarkada batez baketak albo batera utziak zituen, laster piztu zitzaion grina eta konpromisoa.
Taldekideak baturik, entsegu lokala soilik falta zen. Martxan hasteko, Rubyren beste taldearekin hitz egin zuten lokala partekatzeko eta 2009ko abenduaren hasieran lehen entseguak egiten hasi ziren. Lan eskerga eginda, bizkor hasi ziren kitarraren riff-ak, baxuak eta bateria sortutako oinarri sendoan, ahotsak eta scratch-ak egokitzen. Hori dela-eta, ia urtebete igaro gabe estudioan sartzeko erabakia hartzen dute, 2010eko urrian, diskoa Durangoko Azokarako kaleratuz.
Taldekideak:
- Urko: Bateria
- Ieltxu: Baxua
- Ruby: Gitarrak
- Jon Ander: Ahotsak
- Ibon: Ahotsak
- Aitor: DJ, sampler-ak, scratch-ak."
Abestiak
01 Boltxebikeen boterea
02 Sobieht
03 No hay perdón
04 Zildai
05 Beldurraren kultura
06 Vasili
Jaitsi
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina