2009(e)ko otsailaren 11(a), asteazkena

Makala - Hondartzan (2005)

 

DJak funk, reggae, hip hop eta hainbat erritmo nahastu ditu «Hondartzan»en Mikel Unzurrrunzaga Schmitzek, «Makala» ezizenez ezagunagoa denak, dantzarako gonbita egiten du Donostiako Etxekalten musika jartzen duenean, eta proposamen hori kalera zabaldu du atera berri duen diskoarekin. «Hondartzan» bere bigarren lana da, lehenengoa sortzaile moduan, eta kantatzen ere ausartu da.
Hondartzan definitzeko musika beltza eta erritmo dantzagarriak aipatu behar dira, Mikel Unzurrunzaga Schmitzek, hau da, Makala-k, oso maite dituen oinarriak. «Oso garrantzitsua da dantza egitea, ez da batere kaltegarria eta jende guztiari gomendatzen diot», azaldu du DJ zarauztarrak. Bere bigarren diskoak erritmo beroak eta alaiak proposatzen ditu udazken honetarako, tituluarentzat egokiak, eta dantzagarriak, egileak berretsi duenez. Erritmo horien artean entzuleak funk, reggae, dub, jazz, hip hop, ska eta beste aurkituko ditu; hartara, estilo aldetik abesti desberdinak daude. «Lotura bat dago, musika beltza da guztien oinarri ­nabarmendu du Makalak­, baina badira hiru kantu gehiago Jamaikari begira, ska eta reggae doinuekin;beste batzuetan jazza, funkya eta abar daude, eta beste batzuetan hip hopa edo diskoa gehiago», azaldu du. Doinu horiek guztiak egiteko eta nahasteko, musikari askoren laguntza du diskoan. «Kolaboratzaile pila bat daude, 21 lagun nitaz aparte, baina ez guztiak pieza berean, jakina. Abestiaren arabera, musikari batzuek edo bestek parte hartu dute, eta horrek ere lagundu du kantu batetik bestera desberdintasun handia egoteko. Horrela ez zara aspertuko diskoarekin», gehitu du Makalak.
METAK

Abestiak
01. Bizi pozik
02. Fuego amigo
03. Hondartzan
04. Music makes me free
05. Afrika kontinente ahaztua
06. Amodioz
07. Funkel
08. Opportunity
09. Hambre
10. Agur Hawaii
11. Hondartzan (dub version)
12. Opportunity (dub version)


Jaitsi

1 iruzkin:

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Diska hau berriz igotzerik bai?
Bikaina da ta.