2009(e)ko otsailaren 3(a), asteartea

Willis Drummond - Anthology (2007)

 

Willis Drummond izenburua aukeratu dute Baionatik eta inguruetatik datozen musikari gazte batzuek beren musika taldea izendatzeko. Xan, Jurgi, Pollux, Felix eta Rafak osatzen dute taldea, eta rockaren estilo ezberdinak uztartzen dituzten zortzi abestiz osaturiko diskoa kaleratu berri dute. «Talde askoren eragina izan dugu», adierazi zuen Xan Bidegainek, eta beren diskoan orain arte egindako abesti onenak bildu zituztela argitu. Horregatik, hain zuzen, diskoa “Anthology” izendatzea erabaki du taldeak. Taldearen izena eta diskoaren izenburua ingelesez badira ere, abesti guztiak euskaraz direla argitu nahi izan zuten kideek. Jurgi Erkiza da, hain zuzen ere, egilea. Eta, kantuen errannahiaz galdetzerakoan, batzuk iritzi abestiak eta beste batzuk barne sentimenduei lotuak zirela argitu zuen. «Lehen diskoa egin nahi dugunaren isla da», esan zuen Xanek. Dagoeneko rocka nagusi bada ere, bluesa aedo beste motatako musikak jorratzeko gogoa ere bazutela esan zuten. «Konposizioetan ez dugu mugarik jartzen», adierazi zuen Xanek.
GARA 

Abestiak
01. Uztaia
02. Erabakia
03. Izan nahi nuen bainan...
04. Usain epela
0.5. Behin argian ezarrita
06. Berriz ere
07. Azken nahieza
08. Ur gainean


Para descargar el disco de forma gratuita click en BY NOW poner 00 en el precio y escribir el email.

Jaitsi Bandcamp

iruzkinik ez: