2009(e)ko maiatzaren 27(a), asteazkena

Pikutara - 88-91 Maketen bilduma



Pikutara Euskal Herriko musika talde bat da. Ska, Reggaea edota rockaren bidezko protesta letrak ditu. Naturaren defentsan, soldaduskaren kontra, euskal preso politiko eta Gudarien alde, edota maitasuna dira Pikutararen letretako gaiak, besteak beste. 1988 inguruan eratu zen talde hau eta maketa bat kaleratu zuten: 88-91 maketa. Taldekideak, Oiartzungoak, Hondarribiakoak, Goizuetakoak eta Astigarragakoak dira.
Behin abeslaria, Unai, lanean ari zela, ezbehar bat gertatu zitzaion, andamio bat jausi omen zitzaion alegia. Ondorioz, oroimena galdu zuen eta taldea bertan behera geratu zen. Harrezkeroztik, oroimena berreskuratzen aritu da, eta 2006an kontzertuak eskaintzeari ekin zuen taldeak, nahiz eta musikaren kalitatea ez izan garai batekoa. 2007an maketaren abesti batzuk aldatu ondoren lehenengo diska kaleratu zuten, Agur eta Ohore.
WIKIPEDIA

Taldekideak
Unai: ahotsa
Iker: gitarra
Txefo: baxua
Eneko: bateria
Miren: teklatua
Haritz eta Ekain: txalaparta
Gorka: gitarra eta ahotsa

Lehen Maketa
Intro
Natura
Soldaduzka honi ez!
Rastamintxo
Zintzilikaturik
Maitasun latza
Txakuriana
Gudarien eguna
Leitzaran
Fa culo


Bigarren Maketa
Jo Ta Ke
Amets Latz
Opari bat
Gautxorien gordelekuetan
Pozoina
Ezin dotzu
Rastamintxo
Noizpait
Reggae ta ska
Baratzeko pikuak


Eskerrik asko ibi87

Jaitsi

3 iruzkin:

Xabi erabiltzaileak esan du...

mil esker, denbora asko daramat hau bilatzen!!

Xaun erabiltzaileak esan du...

Iker ez dabil oraingo taldean, 'remake' arraro horretan. Gainera, lehen urteetako formazioa, oker ez banago hauxe izan zen:

Unai (Oreretakoa), ahotsak; Iker eta Jon (biak Hondarribikoak) gitarrak; Imanol (Irungoa), bateria; Asier (Hondarribikoa, Ikerren anaia), baxua, tarte batez... Saxojotzaile bat ere ibili zen.

Atxamart erabiltzaileak esan du...

Saxojotzailea Igor zen, gerora Fermin Muguruzarekin, Sorkunekin eta abar luze batekin kolaborazioak egiten ibilia.

Xaunek dioen bezala, azkeneko 'remake' honetan jatorriko formaziotik ibili den bakarra Unai (abeslaria) izan da da.