2009(e)ko ekainaren 24(a), asteazkena

Anestesia - Terapia (2006)



Anestesia taldeak disko berria argitaratuko du azaroaren 24an, Bonberenea Ekintzak plataformaren eskutik. Terapia izena du. Taldearen bosgarren disko luzea da. Anestesia indarberriturik dator. Bere bidetik aldendu gabe, doinu sendoa osatu du, mardula; zuzena, gordina eta apaindurarik gabekoa.
Diskaren grabaketan Ibon (ahotsa), Beloki (bateria) eta Mikel Kazalisek (gitarra, baxua eta ahotsak) hartu dute parte, Mikel Kazalis soinu ingeniariarekin, Zarautzko fidelenea estudioan.
Dani, Anestesiako lehenengo baxu-jolea, taldera itzuli da eta jadanik prest daude han eta hemen kontzertuak eskeintzeko.
Taldea 1988an sortu zen. Bi maketa, eta Toki berean EPa 1991 urtean kaleratu ostean, bost disko osatu dituzte jadanik: Gorrotoaren ahotsa (1993), Erantzun (1995), Gu (1997), Ultra-komunikatzen (2000) eta Terapia (2006).
BONBERENEA

Abestiak
1. Parasitoak
2. Ez gara ezer
3. Oihartzuna
4. Itsu
5. Ixiltasun hitzarmena
6. Terapia
7. Odola beti gorri
8. Pozoi gozoa
9. Mina
10. Inertzia
11. Tantaka
12. 2000 urte
13. Ertzean


Jaitsi

1 iruzkin:

jagpsa erabiltzaileak esan du...

https://yadi.sk/d/QrHWiQl4gcP8uQ