martes, 16 de junio de 2009

Pantxoa Eta Peio - Bilduma (1969-1991)

 

Peio Ospital eta Pantxoa Carrerek osatutako bikotea oso ezaguna izan da euskal kantagintzan. Umetatik ezagutzen zuten elkar, eta giro tradizionalean bizi zirelarik, Iparraldeko kantu zahar guztiak ikasi zituzten euren gurasoen bitartez. Horrekin batera, kantu berriak egiten hasi ziren, esate baterako Telesforo Monzonen letrak erabiliz. Horiekin batera Manex Pagolaren letrak ere usu erabili dituzte. 1969an Toulousen grabatu zuten lehenengo diskoa. Hegoaldean debekatuta zegoen, baina jendeak ezkutuan ekartzen zuen. 1971ean abestu zuten lehen aldiz Hegoaldean, Bergaran hain zuzen ere, arrakasta izugarria lortuz. Urte haietan etengabe kantatzen zuten Hegoaldean. Donostian, esaterako, 50 aldiz izan dira.
1975ean disko bikoitz bat atera zuten, izugarri saldu zena, 40.000 aletik gora. Hurrengo diskoak, ordea, gero eta salmenta urriagoak izan zituzten, eta 1979an kantatzeari utzi zioten. Berriro elkartzeko eginahal baten ondoren, 1992an berriro ere utzi egin zioten jende aurrean kantatzeari.
Peio ta Pantxoaren kantakera sotila zen, artifizio handirik gabea. Gitarra zuen oinarri, eta ahots jokoak. Erraz ikasten ziren, erraz errepikatzen ziren. Soilak izanik, abesti ederrak ziren, hunkigarriak. Mezuak ere politikoak ziren, eta transizio garaian Hego Euskal Herrian zegoen mezu politikoen goseak asko lagundu zien haiek bideratzen. Jende guztiak buruz zekizkien haien kantak: 'Itziarren semea', Lepoan hartu ta segi aurrera', 'Batasuna'..., askotan manifestazioetan erabiliak izan zirenak, abertzaletasunaren ezaugarri bezala.
AHOBETEKANTA

Abestiak
01 Eñaut Bidegorri
02 Itziaren Semea
03 Azken Dantza
04 Aita Kartzelan Duzu
05 Lepoan Hartu Ta Segi Aurrera
06 Bai Euskarari
07 Galerianoaren Kantua
08 Ez Dut Bilatzen
09 Presoaren Eskutitza
10 Batasuna
11 Sinisten Dut
12 Ikastoletako Ereserkia
13 Askatasuna
14 Irria
15 Egunsenti Hura
16 Greziako Itsasontzia
17 Txikia
18 Lerro-Lerro


Jaitsi

4 comentarios:

Anónimo dijo...

Eskerrik asko!! Agurrak Argentinatik!

Anónimo dijo...

Link-a jausteko apurtuta dago, oso interesatzen zait diska hau,mesedez,igo berriz ,megauploap-ra

Eskerrik asko

Anónimo dijo...

Aupa! eskerrik asko egindako lan guztiagatik. Bilduma jeisteko linka eroria dago, posible zenuke oporretatik bueltan berriro igotzea?
eskerrik asko!

Anónimo dijo...

Dixka jeisteko esteka Megauploadekoa denez, jada ez dabil... Mesedez, beste zerbitzari batera igotzerik ba al zenuke?
Milesker!