2009(e)ko irailaren 23(a), asteazkena

Antton Valverde - Larogeitamazazpi (1997)



Kantari baino gehiago musikoa dela esan ohi du Antton Valverdek. Donostian jaio zen 1943an. Sei urte zituela solfeoa eta pianoa ikasten hasi zen. Harmonia eta konposizioa ikasi zituen Donostiako Kontserbatorioan Escudero maisuarekin. 1969an euskal kantagintzan sartu zen.

Bere lehen disko txikia jendaurrean kantatu baino lehenago argitaratu zuen. Lo kanta zeuden disko horretan. 1969an bere aita zenak Oreretan Xenpelarrez hitz egin behar zuela eta, semeari kantuzko ilustrazioak eskatu zizkion. Baina lotsatu egin zen kantaria eta zintan grabatuta eraman zituen. Hortiz atera zen bere bigarren disko txikia, Xenpelarri eskainia.

Handik urtebete aldera hirugarren diskoa egin zuen eta aldi berean jendaurrean kantatzen hasi zen, hasiera batean bakarka eta 1972an "Oskarbi" taldearekin. Talde horrekin disko luze bat atera zuen Anttonek, "Ezkutari" izenekoa eta "Ez Dok Amairu"koekin Euskal Herrian zehar ibili zen. "Oskarbi" taldea utzi zuenean, Xabier Lete eta Julen Lekuonarekin elkartu zen, bertso zaharrak abesteko. Hortik lau disko luze sortu ziren. 1975ean Lizardiren omenezko diskoa kaleratu zuen.

1976an berriro "Oskarbi"rekin bi disko eman zituen ezagutzera eta 1978an "Lauaxetari" disko oso bat eskaini zion. Etenaldi luze baten buruan Xabier Leterekin kantaldiak eman zituen. Inoiz berak esana da Xabierrengan ikusleekin komunikatzeko bidea aurkitu duela, bere lanaren osagarria alegia.

Abestiak:
01. Oia
02. Ametsetariak
03. Maitarzun
04. Agur
05. Beti lagun
06. Nafarroako azken erreginak Donapaleun
07. Mirestu beza munduak
08. Negu ikara
09. Errespetuz
10. Hegaztientzat pausarri
11. Sir Charles
12. Itzulera
13. Ihesa zilegi balitz
14. Barberian

Jaitsi

1 iruzkin:

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Ez du funtzionatzen