2009(e)ko irailaren 13(a), igandea

Sasoi Ilunak - Sasoi Ilunak (1991)



"Gustatzen zaiguna baino ez genuen egin nahi eta gure gustua eginez disko borobila atera dugula konturatu gara. Disko aparta atera zaigu, ulertezina buru karratuentzat". Horrela mintzatu ziren Sasoi Illunak taldekoak eskuetan duzun diskoa atera zenean. Borobila. Kritikoak bat etorri ziren iritzi horrekin.

Nerbioi ertzean jaiotako taldea dugu Sasoi Ilunak. Bizkaiko parajerik orijinalenean, gizasemeak lurrari bere altxorra kenduz paisaia erdi lunatiko bihurtu zuen gunean, Meatzaldean, sortuak dira. Orijinalak eta diferenteak. Orijinalak letrak idazteko orduan, diferenteak kantatzeko eran. Txumaren ahots gogorra ez da erraz ahazten. Ezta talde honen letra poetikoa ere.

1990ean eratu zen taldea. Bi urte barru plazaratu zuten lehen diskoa Txuma, Etxe, Mikel, Joseba eta Jabik. Ondoren, bigarrena atera zuten: "Herri xumeak".Lanean segitzen dute, hirugarren diskoa prestatzen. Teklak eta gitarra sartu dituzte. Ahotsa ere aldatu egin da Txumari egin dioten ebakuntza deta eta. Kritiko zenbaitek dioenez, ez dute izan merezi duren arretarik, beren estiloa jendeari zail egin zaio nonbait.

Ortuellatik datorkigun emaitza orijinal honetaz gozatzeko aukera duzu.

Abestiak
01 Izaskun
02 Hasi korrikan
03 Utzi zuen
04 Hiri grixak
05 Istanbul
06 Kale amaieraino
07 Begira ezazu
08 Xingola arrosak
09 Eskafandra
10 Tak eta insektuak
11 Ez du zentzurik
12 Train songs
13 Askaziak




Jaitsi

1 iruzkin:

Mario erabiltzaileak esan du...

puedes subirlo de nuevo? Muchas gracias.