viernes, 18 de septiembre de 2009

Egan - Hemen gaude (1985) (Ed. 1996 - Egin)



Balsak, rantxerak, tangoak ..., denetarik dago talde berbeneroen zorroan. Herriko festetan ezinbestekoak diren langile adibide da "Hemen gaude" diskoa, "Egan"ek eginikoa. Udako gau epeletan "Behin batean Loiolan erromeria zan ..." Bilintxen bertsoak zabaldu zituzten "Egan" taldekoek.
Euskal Herriko txoko guztietan ibilitakoak dira. Santu guztien ohorez jo dute beren musika, izan ere, talde berbeneroen artean klasikoenetakoak dira azpeitiar hauek. Beste inork baino hobeto dakite aukeratzen kantari ezagunen doinuak horien bertsioak egiteko.
Beren musika erraz entzuten da, bertsioen jokoak beti sortzen baititu interesa eta kuriositatea. "Hemen gaude" orain dela hamaika urte grabatu zen (1985an) bezalaxe gaur, berbenek beti eskatu dute musika alaia. Horretan adituak dira "Egan"ekoak.
Taldearen banaketaren ondoren Xabier Saldias'ek segitzen du "Egan" izenarekin musika egiten. Beste guztiek "Trabuko" taldea osatu dute.

Abestiak
01.Baikor
02.Eskutik
03.Loiola, jai jai
04.Lo ez Mexicon
05.Musikaren ametsak
06.Gizon apala
07.Ogi zuri miresgarri
08.Astelehena
09.Batera
10.Atsegindu nauzu


Jaitsi

2 comentarios:

Anónimo dijo...

Eskerrikasko, interneten eze gutxi topatzen da euskal musikaz

Anónimo dijo...

el link no funciona