2009(e)ko irailaren 30(a), asteazkena

Mixel Labéguerie'ren 8 Kantu (1961)

 

Gaurko gazteei izena arrotza egiten bazaie ere, Mixel Labeguerie izan zen euskal kantagintza modernoaren aita. "Gatua Pitxitxi", "Astoa Balaan", "Aurtxo aurtxoa", "Primaderako liliak" ...zortzi kantek, eskuartean dituzun hauek hain zuzen, abesteko modu berri bati hasiera eman zioten. Erabateko garrantzia izan zuten euskal kanta herrikoiaren estilo aldaketan.
Kantari guztiak bat datoz horretan. Frankismoaren garai gogorrak ziren. Euskal musika gerra aurreko Usandizaga, Guridi eta Sorozabal'en lanetara mugatzen zen eta Labeguerie izan zen lehena gitarra soilez lagunduriko kantak abesten. Ahots partikular bezain apal eta arruntez kantatzen zituen.
1961ean atera zuen lehen disko txikia. Disko haiek ezkutuan pasatzen ziren Hegoaldera eta bazter guztietan "Gu gera Euskadiko gaztedi berria" bezalako kantak abesten ziren, jendearengan sekulako eragina sortuz. Mixel Labeguerie medikua zen ofizioz eta Kanbon lan egiten zuen. Alkate ere izan zen eta ondoren Pariseko Parlamentuan senadore. Gizon polemikoa, sortzailea, oso ezaguna zen Iparraldean.
Uztaritzen jaioa, familiatik zetorkion zaletasuna. Aita txistua jotzen zuen eta amak pianoa. Berak gitarra zuen gogoko. Musika herrikoia zuen oinarri. Ez zuen kanta asko egin. Sarritan Pierres Larzabalekin egiten zituen letrak eta musika jartzen zien gero.
Garai hartan kantaldirik ez zegoenez, bazkalostean kantatzen zuen, baita Euskalzaleen Biltzarrean eta holakoetan ere. Hirurogei urte zituela hil zen, Toulouseko ospitalean, bihotzeko ebakuntza egiten ari zitzaien bitartean.

Abestiak
01. Aurtxo aurtxoa
02. Primaderako liliak
03. Gudari euskaldunaren kantua
04. Bakearen urtxoa
05. Gaztedi berria
06. Astoa Balaan
07. Gatua Pitxitxi
08. Ezkilaren kantua

Jaitsi




1 iruzkin:

Ediciones del 4 de Agosto erabiltzaileak esan du...

¿Puedes volver a subir este disco?