2010(e)ko abenduaren 16(a), osteguna

Fly Shit- Arnas Bakoitzeko Ernetzen (2010)



Fly Shit-en jarioak 90eko hamarkadako hardcorearen zantzu nabarmenak baditu ere, tartean, BAP!, At the drive-in edo Jawbox, 80ko hamarkadako eraginak ere antzematen dira. Hala, euren myspace webgunean Minor threat, Verbal Assault, Subterranean Kids, Spermbirds edo Circle jerks hardcore talde mitikoak aipatzen dituzte euren eraginen artean.
Taldea 1996 urtean eratu zen Bergaran eta 2001 urtean disko homonimoa plazaratu zuen, eta 2006an Bizitza.. baina nola bizi? izenburuko bigarrena, -tituluak Life... but how to live it?, 80ko hamarkadako hardcore banda norvegiarra aipatzen du-. Horretaz gain hainbat bildumatan parte hartu dute, hala nola, Isiltasuna apurtzen, Operacion hazlo tu mismo, eta Toxiko zine. Gaur egun honako musikari hauek osatzen dute taldea: Eloy (bateria), Seti (ahotsa), Osto (baxua), eta Ander (gitarra).
Diskoa 5 eurotan saltzen dute eta honako tokiotan eskura daiteke: Bergarako gaztetxean eta Arrano tabernan; Soraluzeko Gaztelupen, Arranpon eta Gilan; Andoaingo gaztetxean; Bilboko Gatazka gunean; eta Zaragozako Mala Raza diskoetxe eta banatzailean. Diskoa toki gehiagotan zabaldu ahala, sarean iragarriko dute.

MYSPACE
Nontzeberri

Abestiak
1. Hitz Zorabiatuak
2. Errua
3. Ez Dira Jolasean Ari
4. Badaezpadakoak
5. Loratu
6. Ontzi Galdua
7. Sarea
8. Bideak
9. Azken Aldarria
10. Desterratuak


Jaitsi

iruzkinik ez: