miércoles, 1 de diciembre de 2010

Ama Say - Ren Fan (2010)



Ama Say esan eta esan ibili zen mendearen bukaeran. Beraien abestiak eta diskoak ezinbesteko erreferentzia bilakatu dira denboraren bitartez musikazale eta musikari askorentzat. Ama esan eta esan ibili zen Euskararen mundura munduko musikak geureganatzen. Esan eta esan Euskal kulturan beste kultura batzuk txertatzen.
Ezer berririk ez, zeren euskerak iraun badu Euskal lurratik igaro diren kultura guztiak bereganatzeko ahalmenagatik iraun baitu.
Ezer berririk ez, baina bai haize bolada fresko eta ederra Amak ekarri ziguna.Eta orain berriro egin dute! Bi urte amaren esanak herriz herri zabaltzen ibili ostean, Ama gauza berriak esaten hasi ez zaigu, ba! Gauza berriak, abesti berriak, aire berriak. Berrogei urteko umeak eta berriro lortu dute.Nola demontre egiten dute? Non demontre bilatzen dute indar berria?
Beraiek irekitako ateetatik dozenaka musika talde sartu ziren gure bizitzan, eta, talde horiei esker ederto zabaldu da Euskal musikaren mundua. Gaur mundu hori ez da Ama Say ezagutu zuen zonalde itxia. Gaur askoz aberatsagoa da eta hala ere berriro egin dute. Berriro birrindu dituzte ateak eta leihoak zabaldu: haize bolada fresko eta eder berria sar dadin geure euskeraren mundu honetan, gure kultura askoz anitzago den honetan. Hainbat abesti berri dira., haize boladak, eztenkadak, arrunkeriaren kontrako lemak, etsipena gainditzeko dosiak, evolution ero honen aurkako galgak.
BONBERENEA
MYSPACE

Abestiak
1.-Erotasuna (2.partea)
2.- Ajea
3.- Hamar
4.- Une I
5.- Maskarada
6.- Monster Kaos
7.- Eguzkitan
8.- Mendea eta Segundua
9.-At
10.-Une II
11.-Boom Boom Johnny
12.-Nire Herria


Jaitsi

6 comentarios:

eraser dijo...

joder!!! muchas gracias!!, no tenia ni idea de estoy y son una de mis bandas favoritas "clasicas"

Anónimo dijo...

Eskerrik asko

Txistu7 dijo...

Aspaldian ateratako bi diskak ederrak ziren baina hau ez da gutxiagorako, milesker Eskubeltz!!
Ero punttu bat badauka oraindik Amatxok.

txopo dijo...

Buenísimos! Onenak!
Eskerrik asko.

Kyoto Now!!! dijo...

megaupload murió...¿podrías resubirlo por favor?

Txiribita dijo...

link actualizado