sábado, 25 de diciembre de 2010

AEK Korrika



Zer da Korrika?
Korrika, AEK-k antolatuta, Euskal Herri osoan zehar egiten duen euskararen aldeko lasterketa erraldoia da. Gure hizkuntzaren aldeko kontzientzia suspertzea eta gau-eskola zein euskaltegien eguneroko lana indartzeko dirua biltzea ditu helburu.
1980an Euskal Herria Oñatitik Bilbora zeharkatu zuen 1. Korrika antolatu zenetik, euskararen alde antolatzen den ekitaldirik jendetsuena eta garrantzitsuenetakoa da. Ordudanik 16 Korrika eta 30 urte igaro dira.
2011ko apirilaren 7an hasita, 11 egunez eta gelditu gabe, Euskal Herria zeharkatuko du hamazazpigarrenez Korrikak. Bi mila kilometro baino gehiago euskararen alde, adin eta mota guztietako milaka korrikalarirekin, gau eta egun gelditu gabe.
Korrika hasi eta amaitu arte, lekukoa pasatzen da eskuz esku eta kilometroz kilometro korrikalarien artean; lekuko horren barruan Korrika helmugara iristean, euskaldun ezagun batek irakurriko duen mezua doa, ordura arte sekretupean gordetzen dena.
AEK KORRIKA

Abestiak
1. Xabier Amuriza
2. Egan
3. Akelarre
4. Lontxo Aburuza
5. Oskorri
6. Batzuen Artean
7. Irigoien Anaiak
8. Tapia eta Leturia
9. Kepa Junkera
10. Gozategi
11. Joxe Ripiau
12. Fermin Muguruza
13. Mikel Laboa eta Ruper Ordorika
14. Afrika
15. Pirritx eta Porrotx
16. Betagarri
17. Gose


Jaitsi

2 comentarios:

Anónimo dijo...

Benetan ona dixkoa! Biño 15. edizioko abestie falta zaizue.Urte gortan Niko Etxartek in zue abestie. Ea jartzen ahal duzuen.

Jon dijo...

Ba al duzu Korrika 12ko diskoa? Miarritzeko umeek abesten duten "Big Beñat" bertsioaren bila ari naiz eta ez dut inon topatzen. Eskertuko nizuke igoko bazenu...