lunes, 13 de diciembre de 2010

Anje Duhalde- Georges Brassensen Kantari (2001)



Hitzari garrantzi handia ematen dio Duhaldek, sinetsi behar du testuak esaten duen horretan kantura eramateko. Hitzak onak ez badira kantua ere ez dela uste du Duhaldek. Halaber, artistaren engaiamendua aldarrikatzen du. "Maiz erran dut kantari inplikatu bat nintzela eta nere ideien kontra ez nuela deus eginen. Beti inporta izan zait nerekiko koherente izatea. Hala baldin bazara, publikoarekin ere hala zara". 2001ean, aspalditik buruan bueltaka zerabilen ideia gauzatu zuen, Georges Brassensi disko oso bat eskaintzea. Georges Brassensen kantari (Elkar, 2001) zuzeneko emanaldi batean grabatu zuen, Baionako Luna Negra aretoan eta hiruko formatuan, Mathias Lopez (kontrabaxua) eta Remy Gachis (gitarra) musikariekin.


Abestiak
1. Fama Txarra
2. Osaba Artxibald
3. Ttiki Ttikia
4. Iturriko Ur Gardenean
5. Belar Txarra
6. Famaren Adarrak
7. Loretxo Bat
8. Pasatzen Direnak
9. Gaizo Margot
10. Plazer Emeen Eresia
11. Gaixo Mattin
12. Hamarretik Zortzitan
13. Testamentua
14. Lehenik Adiskideak


Jaitsi