lunes, 13 de diciembre de 2010

Split 77 - Split 77 (2010)



Ongi etorri Split 77 taldearen hirira, euskal hiria gauez. Zerbait oso berezia lortu du Bilboko taldeak hirugarren disko honekin; estetika musikal berritzaile bezain propio baten jabe dela erakutsi. Alegia; Spliten doinu berritzaileak ez dira inportaziozko musika hutsa, euskal hirian sorturiko modernitatearen doinuak baizik.
Garrantzitsua iruditzen zait arestikoa azpimarratzea, berritasunaren izenean askotan itxurakeria izaten baita nagusi, posea. Baina Spliten hirugarren disko honetan aurkituko duzuena erroturiko modernitatea da, zilegi bazait paradoxa. Izan ere, modu bakarra dago disko honetan gertatu dena azaltzeko: Split 77k hizkuntza propioa aurkitu du.
Ibilbidea duen jendeaz ari gara, eta ezagun zaie kantuetan erabili dituzten osagaiak aztertzean. Rock, pop, glam eta techno argi izpiak… euskal hiriaren gaua argiztatzeko, disko hau gauezko bidaia baita.
Eta gauean eta kantuetan zehar goazela, badatozkigu oihartzun hurbil zein urrunak, musika modernoan izan ziren beste espazio-odisea batzuetatik ailegatuak… Spliten azken diskoan askotariko balentria sonoroak bildu baitira, eta kantu berak gogora ekar liezaguke Roxy Music eta Kuraia, T-Rex eta OMD, Doctor Deseo eta The Killers.
Edota dena batera… eta ezer ez; oihartzun bizarro bezain gustagarri horien gainetik, hirugarren disko honetan Split 77 taldeak inoiz baino hobeto eskaini duelako aukera berritzaile bat hemengo sonoritatearentzat. Gainera hit kantuak eta guzti, adibidez 31 bikaina.
SPLIT 77

Abestiak
01. Supermerkatuko Neska
02. Eztanda
03. 31
04. 43º14'51"N 2º56'39"W
05. Afterparty
06. The PlaceTo Heal
07. Munstroak
08. Nire Lagunak
09. Bi Kolore
10. One Day


Jaitsi

1 comentario:

Anónimo dijo...

Megaupload-en bakarrik dago eta ezin da jeitsi. Mediafirera igo al dezake norbaitek? Eskerrik asko.