miércoles, 15 de diciembre de 2010

Mendeku Itxua- Piztien Pare (2010)



Bederatzi hilabete inguruko lanaren ondoren disko berria kalean du jada Usurbilgo heavy talde honek. Denbora tarte horretan lan berria prestatzen buru-belarri aritu dira. Kontzertuak alde batera utzi eta kaleratu duten diskoko abestiak lan-tzen eman dituzte hilabeteak eta jarduera horren emaitza entzuteko aukera izango da hemendik aurrera. Haritz Harreguy herritarrak San Estebanen duen HiGain estudioan grabatu dute 10 abesti jasotzen dituen lana eta musika zaleen eskura egongo da laster. Abenduaren hasieran izango den Durangoko azokan salgai izango da Gor diskoetxearen salmahaian.
Taldekideen esanetan 'Piztien pare' diskoa matxakoiagoa, transmetaleroagoa da. «Mendeku Itxua izaten jarraitzen dugu. Bere melodia eta armonia hor dauzka, baina gogorragoak. Mantsoagoa izan liteke orokortasun batean, gogorragoa baina sendoa». Pertsonalitatea aurkitzen eta beraieratzen. «Aurreko 'Indarrak batuz' lanetik nabari da kristoren jauzia dagoela eta askoz ere heldutasun handiagoa dagoela. Diskoa borobilagoa eta hobea da».
Ixak Aranburu, Ander Aizpurua, Martin Larrañaga eta Iñigo Rotetak osatzen dute gaur egun Mendeku Itxua taldea. Talde bezala 2003ko irailean elkartu ziren. Lau partaideak usurbildarrak eta ezagunak izanik ez zitzaien zaila egin elkar ulertu eta elkarrekin lehen akorde eta erritmoak egiten hastea. Behin 4 bat abesti sortuak zituztela, bertsio batzuen laguntzaz 2004ko ekainean hasi ziren kontzertuak ematen eta ordutik hainbat kontzertu ematen eta abesti berri batzuk egiten aritu ziren. Musika estilo finkorik hartu gabe hasi ziren, bakoitzak momentuan sentitzen zuenaren arabera abestiak sortuz eta horrela ibili dira, pixkanaka estilo propio bat jorratzen, beti ere heavy kutsua izaten duten arren.
MySpace

Abestiak
1.- Ez Etsi
2.- Itxaropen Jokoan
3.- Piztien Pare
4.- Patu Faltxuan
5.- Zu
6.- Jainkoarren
7.- Hesi Hutsak
8.- Ikaraz Nau
9.- Elkartasun Oihuak
10.- Zinikoen Jolasa


Jaitsi