2009(e)ko otsailaren 5(a), osteguna

LAIA - Izenbururik Gabeko Istorioak (2007)



Laia, 2006 ko apirilan sortutako taldea gara. Juanmi (NOK taldeko kitarra), Ander (MUTED taldeko baxujolea), Igor (SUKERT taldeko guitarra) eta Bernat (ez zuen behar talderik, ona zan eta kitto) batu ginen, mungiako institutoko jai interkulturalean parte hartzeko asmoarekin (soilik), baina hain gustora gelditu ginenez aurrera jarraitzea erabaki genuen. Bi abestiko maketatxoa egitera ausartu ginen. Mutrikuko A.M.E. estudioetan, D.J. Axularren laguntzakin. Egun baten grabatu eta hurrengo egunean masterizatu ondoren, lagunei banatzea
erabaki genuen.
Denbora pasa ala, eta MUTED-ekin diska prestatzeko asmoarekin Ander-ek taldea uztea erabaki zuen. Bere ordez, Unax (Seneka "orain Botox" taldeko kitarra eta ahotsa) zarauztarra sartu zen baxuaren ardura hartzeko eta bere gaitasunak aprobetxatuz koroetan laguntzeko.
Orduan, laukote berriak Larraurin eskaini genuen gure lehen kontzertua, Basaki eta Sei urte- kin.Urtebete geroago , Bernatek taldea uztea erabakitzen du eta bere ordez, Aitorrek (Tuboskapi,Axular 3.0,LurGor...) baterian lekua hartuaz.
MYSPACE

Taldekideak:
Juanmi (Gitarra ta ahotsa)
Igortxu (gitarra)
Unax (baxua eta koroak)
Aitor (bateria)

Abestiak
1. Gu Gara Albistea
2. Libre
3. 4 akorde
4. Azken Gutuna
5. Salatzen Dut
6. Zuloan
7. Laia
8. Hutsuneak
9. Konturatu Zara
10. Mundu Hau
11. Izena
12. Zurezat

Eskerrik asko Jesus

Jaitsi

iruzkinik ez: