2009(e)ko otsailaren 26(a), osteguna

Mendeku itXua - Gure oihua ( 2006)



Mendeku Itxua, Usurbilgo (Gipuzkoa) musika talde bat da. Talde bezala 2003ko irailean elkartu zen. Lau partaideak usurbildarrak eta betidanik ezagunak izanik ez zitzaien zaila egin elkar ulertu eta elkarrekin lehen akorde eta erritmoak egiten hastea. Behin 4 bat abesti sortuak zituztela, bertsio batzuen laguntzaz 2004ko ekainean hasi ziren kontzertuak ematen eta ordutik hainbat kontzertu ematen eta abesti berri batzuk egiten aritu dira. Musika estilo finkorik hartu gabe hasi ziren, bakoitzak momentuan sentitzen zuenaren arabera abestiak sortuz eta… horrela dabiltza, pixkanaka estilo propio bat jorratzen, beti ere “heavy” kutsua izaten duten arren.
2006an grabaketetan sartu eta "Gure Oihua" lehen diskoa plazaratzen dute, Garate Estudioetan grabatua Kaki eta Martxel Arkarazorekin grabatua. Diskoa hau "Ortots burdin hotsak" disketxe independentearen laguntzaz mugitzen da, Durangon ere egon delarik.
2007an "Bide Galduan" abestiaren bideoklipa argitaratzen dute, "PausoBatDesign"en eskutik gasteizen grabatua izan dena. Hainbat telebista programetan ipintzen dute: eKlipsea, Musikantoi, Sut&Blai eta abar....
Hainbat kolaborazio egin dituzte, hala nola: Ipar Haizea Zarauzko taldearentzat, Gaueko Itzalak taldearentzat, eta abar... Disko berria bidean dator, 2008ko uda-udazkenerako zuekin izateko esperantzaz!
WIKIPEDIA






Taldekideak:
Ixak: Ahots nagusia ta Kitarrak
Ander: Kitarrak ta hainbat koro
Iñigito: Baxua
Martin: Bateria


Abestiak
1. Bide galduan
2. Mendeku itxua
3. Lehortu gabeko malkoak
4. Zeresana
5. Ipuin faltxuak
6. Milaka
7. Gure oihua
8. Pozoia
9. Etxean arrotz


Gracias a Jesus por el disco.

Jaitsi

iruzkinik ez: