2009(e)ko ekainaren 10(a), asteazkena

Kantuz,euskal presoak etxerat!!!



Presoek idatzi hitzetan oinarriturik, 17 taldek parte hartu dute Kantuz, euskal presoak etxerat!!! konpaktuan, Askatasunaren ekimen batetik abiaturik. Baionako bertso eskola, Amets Arzallus eta Eneritz Zabaleta bertsolarien ondoan, Aratz Gomez, Sergio Garcia Razkin, Idoia Lopez de Riaño eta beste hainbat presoren olerkiak jaso dituzte.
Musikaren aldetik gustu guztientzat bada. Unama taldeko ahotsaren ondoan, Kuraia, Fermin Muguruza edo Root'system taldea entzun daitezke. Artean, Pako eta Marieder, Gaitz, Mixt6t, BKBO, Izate, Zipotzero, AK, Ez baian edo Ekintza izeneko taldeak atzematen dira, gehienak lapurtarrak direla. Anitz dira artean ez direnak oraino ezagunak. Alabaina, Askatasunari garrantzitsua zitzaion ezagutuak izatea merezi duten artistak inplikatzea, «laguntzeko», zehaztu zuen Markotx Eluztondo Askatasuneko kideak. Alabaina, duela bost urte diskoaren esperientzia jada egin zuten Gaur Olerkiak bihar Euskal Presoak Euskal Herrirat! diskoarekin eta garaian.Diskoa entzuterakoan presoen kezkak, maitasun edo gorroto adierazpenak aldizkatzen dira 67 minutuza.

Abestiak
01. Amets Arzallus
02. Skunk
03. 701.Askatasuna
04. Izate.Zoriona
05. Kuraia
06. Root aystem
07. Unama. Aize
08. Ekintza
09. BKBO.Kontraesanak
10. Zipotzero.Ausentzia
11. Ez balan.Lau hitz
12. Steppin jogo eta Fidel
13. AK Argi bila
14. E-volve Damu naiz, damu
15. Paco ta Marieder
16. Galtz Txapetx bakartia
17. Mix6t Aspaldian
18. Fermin Linguae Navarrorum Museum


Jaitsi

1 iruzkin:

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Lotura EZ da zuzena... "Gaztetxeak martxan!!" disko bildumakoa da.

Gaizteiz hiriko gaztetxearen aldekoa diskoa da, ez presoen aldekoa!!