2009(e)ko uztailaren 30(a), osteguna

GARIKOITZ MENDIZABAL - Sosegua (2009)



Sosegua da Garikoitz Mendizabal txistulariaren bakarkako diskoaren izena. Zestoarrak Gasteizko Txistulari Banda zuzendu zuen garai batean, eta, egun, Bilboko Txistulari Bandako zuzendaria da. Gainera, hainbat grabaketa lanetan hartu izan du parte, eta bakarkako lan berriarekin urrats bat gehiago eman nahi izan du.
Sosegua laneko doinuak Josu Elberdin, Xanti Ibarretxe, Iñaki Zabala eta Kepa Junkera musikariek sortu dituzte. Azken hori bildumaren ekoizlea ere izan da. Gainera, Garikoitz Mendizabal, Mariano Santamaria, Xabier Zabala, Pello Ramirez, Oihane Igerabide eta Iñaki Telleria musikariek ere lan berrian hartu dute parte.
Mendizabalek txistuaren gaitasuna erakutsi nahi izan du, batez ere, euskal folkloretik eta jai egunetatik kanpo. Hain zuzen, musika tresna horrek, pianoarekin eta trikitixarekin jolastu dezakeela frogatu nahi izan du, sentimenduak era gozoan transmitituz.
HIRU

Abestiak
01.Tanto artean.
02. Tximeletaren mezua.
03. Zestoan lasai, lasai.
04. Ekainberri.
05. Iraetako izarra.
06. Ostroen dantza.
07. Jon.
08. Eguneko errepasoa.
09. Jexux gogoan.
10. Artzapetik begira.
11. Atta eta ama.


Jaitsi

1 iruzkin:

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

enohorabuena por esta pagina
me gustaria saver si podriais incluir en vuestro archibo
a HOR KONPON y MUSICO DESCONOCIDO.
la primerisima maketa de HERTZAINAK
y el maxi de ZARAMA junto a AHV
eskerrik asko from barcelona