2009(e)ko urtarrilakren 25(a), igandea

GUK - Laborari, Langile Eta Nagusi (1978)



Guk taldea Iparraldean sortu zen, 1968 inguru hartan, Joanes Borda eta Beñat Sarasolaren eskutik.
Talde beteranoa da, klasikoa Euskal Herrian. Ahotsari eta gitarrei eman diote garrantzia, eta haien kantakera indartsua da, letra zorrotzak erabiltzen dituztelarik. Garai hartan Euskal Herriak bizi zuen egoera politikoa salatzea zuten helburu, erreibindikazioak zabaltzea, eta kantua horretarako bitartekaria zen, arte edo estetika zehatz bat lortzeko apustua baino.
Handik gutxira Panpi Lakarrieu sartu zen taldean, eta gero Pier Paul Berzaiz eta Beñat Davant. Aurkezpen ofiziala 1974ean egin zuten ikuskizun batekin, 'Aita, seme, laborari', eta aitatutakoez aparte Erramun Martikorenak ere hartu zuen parte, eta baita Peio Etxegoien edo Joanes Bordak ere. Bost laguneko formazioa nagusitu zen eta horrekin 1980ra arte iraun zuten. Antzerki estiloko emanaldiak antolatzen zituzten kantuen arteko loturak istorioen bidez gauzatuz.
Eneko Labeguerie, Michel patriarkaren semea taldean sartu zenerako bazituzten bi disko txiki
argitaratuak. Gero LP bikoitza egin zuten, 'Laborari langile eta nagusi'. Ondoren beste lau edo bost disko atera dituzte, 'Arrozten' deitua, esaterako, 1999an. Azken urteotan Guk taldea lau lagunek osatzen dute.

Kantariak:
Paul Berçaits, Joanes Borda, Beñat Davant, Pampi Lacarrieu, Beñat Sarasola

Lehen aldea:
1- Lagun etor gurekin. 5'
2- Izar baten ondotik. 4' 35''
3- Lana. 3'30''
4- Laborarien hauzia. 4' 35''
5- Nagusi. 5' 55''
6- Sinetsarazi digute. 5' 10''

Bigarren aldea:
1- Elkarrizketa. 4' 10''
2- Noiz. 3' 50''
3- Langileen asmoa. 4' 15''
4- Gogoeta zenbait. 3' 10''
5- Geroa. 4' 20''
6- Eki eder. 4' 10''
7- Etxahuni esker bat. 6'

Jaitsi

10 iruzkin:

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Hola, en primer lugar felicidades por este blog y gracias por toda la musica que compartes y, en segundo, lugar, perdirte que pusieras a compartir (si los tienes, claro), el disco homenaje a txilibrin (Txilibrin En Omenaldia) y el disco doble del musica de danzas (Xiberoko Dantza Jauziak). Muchas gracias y que vaya bien con esta excelente pagina.

Txiribita erabiltzaileak esan du...

Ya lo siento, no tengo ni uno ni el otro.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Aunitz eskermila, Txiribita, Guk-en Laborari, Langile eta Nagusi diskarengatik. Gaztetan biziki maite nuen diska hau eta gero, etxe aldaketaren batetan, galdu egin nuen nonbait. Ibilia naiz han eta hemen, diska etxeetan, merkatu ttikitan eta... bila, bainan debaldetan. Plazer bat izanen da berriz entzutea eta nire alabei entzunaraztea. Milesker beraz

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

kaixooo!! talde hau ikaragarri gustatzen zait baina ez dut bere inguruko ezer bilatzen interneten. diska hau alde guztietan bilatzen saiatu naiz, baina ez dut ezer lortu... abestiak korreoz bidaltzerik izango zenuke? edo beste bideren batetik edo... trikitixarekin hainbat abesti ateratzea gustatuko litzaidake...
mila esker!!

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

kaixoo!!! lehenbizi esan zure bloga oso interesgarria iruditu zaidala,ZORIONAK egiten duzu lanagatik!! talde hau asko atsegin dut eta ez dut bere inguruko ezer inon bilatzen, bereziki laborari langile eta nagusi diska biziki atsegin dut eta diska lortzea gustatuko litzaidake. saiatu naiz jeisten baina ezin dut. izango al zenuke abestiak bidaltzeko biderik?

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Quisiera saber si podríais enviarme la letra de la canción "Lurra" de Guk, que no la encontramos por ningún lado. Mila esker.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Kaixo, enlazeak ez du funtzionatzen, badaki norbaitek nondik jeitsi dezakedan diska hau, eskertuko nizueke erantzuna, milesker.

Txistu7 erabiltzaileak esan du...

Orain igoko dut esteka berriro...

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Eskerrikasko, benetan!!

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

benetan interesgarria blog-a lan bikanina

non lortu ditzazket abestiak.