2010(e)ko martxoaren 4(a), osteguna

Bertan Bera - Etenik Gabeko Bidean (2009)



Bertan Bera, 2006ko udan sorturiko punk-rock talde gaztea dugu. Markel, Aritz, Elordi eta Aitor pixkana taldera batuz joan ziren. Lehen kontzertua, 2008ko urtarrilera arte ez zen heldu, non honetan geure lagun Ibon Azkuek jardun zuen bateria-jole lanetan. Emanaldi honen ostean, Mikel Urrutia batu zen behin betiko bateria-joletzat horrela amaierako boskotea osatuz. Gainera, 2008ko ekainean hiru kantuz osaturiko demo autoekoiztu bat kaleratzen dute 300 kopia inguru banatuz eta urte berean 21 zuzeneko emanez. 2009ko martxoan aldiz, Ondarroako Santos Records estudioan grabaturiko "Etenik Gabeko Bidean" izeneko iraupen laburreko lehen disko autoekoiztua kaleratzen dute. Urte berean ere, zenbait arazo direla eta Elordik taldea uzten du, egoera gogor honen aurrean Markelek baxua jotzeaz gain, ahots nagusia izatera ere pasa zen. Era berean, arazoak arazo, laukote gisa kontzertuekin aurrera jarraitzeko gogo itzelarekin darrai taldeak.
MYSPACE

Abestiak
01. Euskera
02. Herriko Jaixetan
03. Gogora Ditzagun
04. Aske Bizi!
05. Ez Dau Salgai!
06. Etenik Gabeko Bidean 


Jaitsi

1 iruzkin:

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Ezin da jeitsi link honetatik!
beste link-ren bat?