2010(e)ko azaroaren 22(a), astelehena

Bunpada Sound - Anitzak Hitzak(2010)



Bunpada Sound taldeak, Anitzak ekimenaren laguntzarekin, "Euskal Herria Anitzak Kolektiboa" cd-a aurkezten du. Asier Ercilla, David Nanclares (Kukuma, Fran Lasuen) Endika Abella (121krew, Bertsound) proiektu berri honetan batu egin dira harresiak etengabe eraikitzen eta suntsitzen diren garai hauetan, aniztasuna ardatza duen musika eta hitzak plazaratuz, horretarako bertoko eta beste jatorrietako musikarien laguntza izan dutelarik; Euskal Herria, Maroko, Angola, Kantabria, Irlanda, etab. Musika mota asko eta beraien artean ezberdinak aurkitu ditzazkegu proiektu deigarri honetan. New York-en hasi eta urte gutxiren buruan lurraldeko leku guztietara zabaldu zen rap-a, mundu osoan zehar entzun daitezkeen rock eta reggae doinuak, landu eta zaindu behar dugun gure euskal musika tradizionala eta munduko beste leku askotik jasotako ekarpenak (flamenko, raï, ballenato, etab). Munduan zehar bidaiatzeko hamar kanta, barneko eta kanpoko heziak gainditu nahi dituen ekimena.
ANITZAK

Abestiak
01 Comienzo
02 Bidaia
03 Bidea
04 Caminante
05 Anitzak
06 Ozeanoa
07 Muima
08 Pozoia
09 Tender El Ala Sobre La Arena
10 Lágrimas - Barreak


Jaitsi

iruzkinik ez: