2010(e)ko azaroaren 19(a), ostirala

Vice Presidentes - Bloodola (2009)



Hementxe dago VICE PRESIDENTES talde Gasteiztarraren lan berria. “Basque Street Boys” aurreneko diskoa argitaratu ostean, taldeak SORKUN abeslariarekin elkartu zituen indarrak, Estatu Batuetan grabatutako lana sortuaz eta kontzertu bira oparua eskeiniaz. Diskoa “Sorkun & Vice Presidentes” lelopean, aldaketa suposatu zuen taldearen estiloan, stoner-rock doinuetara gehiago hurbildu zelarik. Oraingo honetan, VICE PRESIDENTES bere lehenengo diskoan jorratutako doinuetara gerturatzen da berriz, 6 abestiko EP berri hau erdituaz.
BLOODOLA lan berezia da taldearentzat arrazoi askorengatik: hasteko, binilo formatoan burutzen duen aurrenekoa dugu (7”tako binilo gorria, konkretuki). EP-ak formato digitalean dohainik jeitsi ahal izango da bandaren myspace orrialdean bertan (osorik, portadarekin eta bideokliparekin). Bestalde, grabaketaren arduraduna DORBU baxujolea izan da eta entsegu lokalean bertan erregistratu ditu BLOODOLAn agertzen zaizkigun doinuak. Eta esan bezala, VICE PRESIDENTES-en benetako nortasuna berreskuratzen da diskoan; 6 abesti 10 minututan, 6 kolpe zuzen aurpegira.
Arreta deitzen du diskoa irekitzen duen abestia, “Jugular Bells”, Mike Oldfield-en “Tubular bells” famatuaren adaptazio librea. “The Exorcist” filman agertzen den neska deabrua izutzeko modukoa!! Beste datu interesgarria hizkuntza ezberdinen erabilpena dugu: “Jugular Bells”, “Planck's lenght” eta “Ready to spread the disease” abestiak ingelesez dira, “Denak errudun” eta “Ezpain josiak” euskeraz diren bitartean. Gazteleraz egindako kantua ere entzun dezkegu “Hombres de sangre negra” izenburuarekin (azken honetan kolaborazio berezia topatzen dugu, Bronze talde Gasteiztarraren Oliver abeslaria hain zuzen).
VICE PRESIDENTES grindcore basatia eta rock'n'rolla nahastea ez duela ahaztu erakusten digu eta bide batez, thrash erritmo gehiago erabiltzen ditu ere, gure lepoak hausteko helmugarekin. Hemen dago BLOODOLA - Egon prest transfusiorako!!
MYSPACE

Abestiak
01- Jugular Bells
02- Hombres de Sangre Negra
03- Denak Errudun
04- Planck´s Lenght
05- Ezpain Josiak
06- Ready to Spread the Disease


Jaitsi

iruzkinik ez: