2011(e)ko martxoaren 4(a), ostirala

Aby-Kem- Azken Guda (2007)



Danbaka Debagoieneko musika lehiaketaren bigarren edizioa ederki oldartuta irabazi ondoren, Aby-Kem gipuzkoarrek iragan abenduan kaleratu zuten “Azken Guda” aurreneko diskoa. Lehiaketaren saria. Bergaran finkatutako boskote honek, 2004ean lortu zuen talde oreka eta eskainitako zuzenekoen bidez nolabaiteko izena lortu dute muturreko metalean. Entsegu lokalean emandako orduak nabaritzen dira.
“Pantera beltzen” lehen disko honetan denborarekin landutako sei abesti topatuko ditugu. Luzeak eta detaile asko dituztenak. Egia esan, thrash metal klasikoari zenbait buelta eman eta beste muturreko eraginekin bat egin ondoren, estreinako aberatsa lortu dute. Teknikoa. Batez ere, Bergarakoak mundu arabiarrari begira jarri dira. “Azken Guda” eta “Hondarrezko Ekaitza” kantuetako pasarte akustikoek halaxe bermatzen dute. Baita “Berunezko Malkoak” abestiaren hitzek ere. Bistakoa da Nile amerikarren eragina. Honez gain, ez da ahaztu behar taldearen izena Pantera ezagunen itzaletik datorrela. Amerikarren groove kutsua ondo barneratu dute. Slayer arrakastatsuen gitarra soloak bezala. Bistakoa da Ameriketako thrash musika dela oinarria. Baina ez bakarra. Dena dela, sei abestietatik “Behin Betiko Zigortuak” izenekoa da azpimarratu behar dena. Kantu aldakorra, pixka bat epikoa eta kristautasuna leku onean uzten duena. Abesti honetan, Bergarakoen izaera konplexura hurbilduko gara. Oraindik ere garatzen ari dena. Mikelek ederki hobetu du ahotsetan aurreko bi maketekin alderatuta eta Xarti zein Rober gitarra jotzaileek lana erruz egin dute riff eta melodia bikainak sortzeko. Gordok bideratutako bateria ere landuagoa da. Ez errepikakorra, baina hori bai, zapaltzailea.
MYSPACE

Abestiak
1. Azken Guda
2. Berunezko Malkoak
3. Hondarrezko Ekaitza
4. Behin Betiko Zigortuak
5. Larroxen Iraultza
6. Eguzkia


Jaitsi

iruzkinik ez: