2012(e)ko martxoaren 26(a), astelehena

Latzen- Hellmuga (Zuzenean)(2008)



Euskal heavy guztion bihotzetan inoiz itzali ez den sugarra piztu zuen. Ze ingo xu? abestia... Su ta gar-en Marirekin batera, euskal herrian egin izan diren abestirik azkarrenetakoa (Speed Metal?) izan da, eta entzuterakoan... beti odola irakinarazten dit. Eta "Laztana"?, noren bihotza ez du hunkitu abesti honek? lehen notekin ia... zer esango dut?... badakizue.
Diska hau, bene-benetan, inoiz ere desagertutako talde batek izan duen keinu... edo "detalle"-rik politenaren islada da. Haien esanetan, behar den bezala agurtzeko itzuli dira, eta nire ustetan behintzat, hala izan da. Agian gehiago espero izan zitekeen, agian jende zorrotzenak akats asko aterako liekete, baina beno... egin dutena izugarria izan da, nire ustez.
Beraz, hemen daukazue bira hau biltzen duen eta gure barneko hutsune bat betetzera etorri den diska, baina beste haundiago bat, gehiagoren nahia, utziko duena.

Abestiak
1. Intro
2. Bat Gehiago
3. Mamuak Baztertu
4. Aukera Baten Bila
5. Izatearen Giltza
6. Torturaren Artea
7. Indarra
8. Metal Erasoa
9. Hiesa Ihes
10. Ze Ingo Xu?
11. Ardi Larruz
12. Laztana
13. Lurra Odolean
14. Zu Atrapatu Arte
15. Infernuko Ateetan/ Gu Ez Gara


Jaitsi

1 iruzkin:

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

euskal herrian iñoiz sortu den talde hoberena . izugarria izango litzateke berriro taldekideak elkartu eta beste bira bat egitea