2013(e)ko abenduaren 16(a), astelehena

Ero- Airean Mugak (2012)



ERO gara, lau lagunen artean sortutako rock talde Bizkaitarra. Gutako bakoitza talde ezberdinetan ari edota aritu gara, baina elkarrekin zerbait egiten dugun lehen aldia da eta prozezu osoa benetan dibertigarria egin zaigula onartu beharra dago! Hasiera batean denbora pasarako proiektua besterik ez zen izan, elkarrekin zerbait egiteko aitzakia, garai horretan Julenek (Trust, Pog Mo Thon) bateria jotzen zuen eta Ibaiek (Noizean Behin) eta Julenek (Do Not Disturb, Biok) gitarra.
Denborarekin, denbora falta zela eta, Ibaiek taldea utzi behar izan zuen. Baina laster taldea osotuko zituzten sarrera berriak izan ziren: Asier (Springfield) baxulari eta Eneko (Ihezik, Muted, The Hammins) ahotsetan. Honi esker, proiektuak indarra eta seriotasuna hartu zituen eta 2011 ‐ 2012 urteetan zehar kontzertuak jotzen eta gure lehen diskoko abestiak prestatzen ibili gara topera.
Duela gutxi, Xanperen (Pi LT, Gu ta gutarrak, Ratzinger) Koba estudioetan gure lehen diska grabatu dugu, “Airean Mugak” izenpean. Rock gogorra eta melodia uztartzen dituzten euskerazko 12 abesti dituen diskoa alegia, argi dago ez dugula ezer asmatu, baina dena den hori ez da gure helburua izan. Kasu honetan ez dugu disketxeekin zoratzeko gogorik izan eta ahalik eta modu zuzenean gure musika zabaltzeko erabakia hartu dugu. Horregatik abendutik aurrera gure lehen diska doan deskargatzeko aukera dago honako helbidean:
erotuta.blogspot.com
(Momentuz bakarrik formatu digitalean dago eskuragarri diskoa, nahiz eta etorkizunean formatu fisikoan autoeditatzea baztertzen ez dugun)
KONTAKTUA:
erotuta@gmx.com
WEBGUNEA

Abestiak
01. Koherentzia
02. Leun biolentziaz
03. Bidaiatzen
04. K[atea]k
05. Malko izoztuak
06. Unibertsoan
07. Barkaidazu
08. Kubrick
09. Zatoz
10. Momentuaren zain
11. Elite
12. Ero


Jaitsi

iruzkinik ez: