2012(e)ko irailaren 25(a), asteartea

The Solanos (2005)

 

The Solanosen proiektua 2004ko abuztuan jarri zuten martxan Xabi Solano trikitilariak eta Oskar Benas gitarra jotzaileak. Biak Fermin Muguruzarekin ibiliak dira, lehena Kontrabandaren Komunikazioa tourrean, eta bigarrena Dub Manifest taldean. Bilboko Aste Nagusian elkartu ziren, eta urtarrilera arte ez ziren taldekideen bila hasi. Orduan elkartu zitzaizkien Sergio, Joxe Ripiau taldeko bateria jotzailea, Egoitz Drogas baxua eta Aitor Saizar perkusio eta koro lanetan. Bostek osatzen dute The Solanos, baina beste izen batzuekin: Il Patri Saizzarelli, Egoiccinni Drogatta, Sabiatto Solano, Al Parccino Benasetti eta Pazzucco Serginni dira.
Esan beharrik ez dago, umorea da taldearen oinarrietako bat. Besteak rocka eta trikitia dira. Musika aldetik, soinu gordina du The Solanosek, «garajeroa», eta gitarrak ere leku handia du. . "The Solanos" lanean «estilo desberdineko abestiak daude. Batzuk rock dira, baina badaude tango bat, balada bat, fandango eta arin-arin bat.
GARA

Abestiak
01 Zapaldu
02 Welcome to polloe
03 Zintzilik
04 Boulevard Street
05 Radio Westside
06 Etorkizuna zai dut
07 Vendetta
08 Persecuzzione
09 Oker nago
10 Marylin
11 Ratzinger
12 Daniella
13 Matattoio

Jaitsi

 

iruzkinik ez: