2012(e)ko irailaren 18(a), asteartea

Bide Ertzean - Diskografia


Bide Ertzean ez da inoiz izan modaren aterpean ibiltzearen zale. Deabruak Teilatuetan taldearen alternatiba akustiko moduan sortu baziren ere "Dana lanbrotute ikustot" bezelako muntaietan hartzen dute parte. 1998. urtean eratu zuten taldea Joni, Ima eta Karlosek. Ordutik maxi bat eta hiru iraupen luzeko argitaratu dituzte gaur eguneko pop-rock talde indartsua izatera heldu arte Fran Iturbe gitarrajotzailearekin batera. Hasiera hasieratik Kaki Arkarazo agertuko da beraien ondoan produktore eta bosgarren partaide bezela. Kanpoan aritu badira ere azken urte hauetan emanaldi ugari eskaini dituzte alderik alde Euskal Herrian zehar. 2004ko udazkenean kaleratu zuten Esan Bare eta zuzeneko ugari egin ondoren, 2006ko urriaren bukaeran Non dira, seigarren emaitza diskografikoa kaleratu dute. Joserra Senperena pianojotzailearekin aspalditik dira boskote. 2009. urtean, taldearen hamar urteak betetzen direla, taldearen ibilbideari errepaso eginez zuzenko kontzertua grabatu zuten eta dokumental batekin batera Leidor Sessions CD/DVDa grabatu dute, horrela etapa bat burutuz. Don Inorrez (GH, 2010) da bere lanik berriena.
HOTSAK

Bide Ertzean - Bide Ertzean (1998)
Bide Ertzean - Zure Minari (1999)
Bide Ertzean - Grisa (2000)
Bide Ertzean - Maite Out (2002)
Bide Ertzean - Esan Bare (2004)
Bide Ertzean - Non Dira (2006)
Bide Ertzean - Leidor Sessions (2009)
Bide Ertzean - Don Inorrez (2010)





iruzkinik ez: