2011(e)ko martxoaren 24(a), osteguna

Fiachras- Fiachras (2008)



FIACHRAS da Haritz Artola eta Aitor Aldanondok (BRIGADA CRIMINAL ohiak), Ion Zangitu eta Joseba Garcia de Andoin-ekin, (TXINASKI ohia), sortu duten talde berriaren izena. Beti musika mota berdintsua egiteaz aspertuta, itsu-itsuan jauzi hau ematera ausartu dira, iñolako konplexurik gabe eta oso ondo zaindutako gusto batekin.
Iñigo “Cabezafuego” Garces-en laguntza izan dute, kaliforniako sekuoiak baino handiagoa den musikari nafarra. Honek abestiak gozatu eta lau artaburu hauek iñoiz imaginatuko ez luketeen ikutu “profesional” bat eman die.
Ez punk-rock, ez oi!, ez rock eta ez ezer. Betiko etiketek ez dute hemen balio, simpleki hau betiko musika ez delako. “Bizitza osoa egon gintezkeen punk-rock abestiak egiten, baina oso oso oso erraza izango zen, eta batez ere oso oso oso aspergarria”, diote. Badakite hasieran batzuk aspertu egingo direla diska honekin, baina zihur daude gehienei gustatu egingo zaiela amaieran.
Gitarrak,eskusoinuak,teklatuak,klarineteak...¿Eldutasuna?. Beharbada.
¿Diska zoragarri bat?. Ziur.
Korrontearen aurka doaz, izokinen antzera, inongo pretentsiorik gabe baina egindakoarekin gustora. Simplea. Eta benetazkoa.
MYSPACE
BIDEOKLIPA ZUZENEKOA

Abestiak
1. Autobultzaketa
2. No Quiero Volver A Brisbane
3. Poltavako Kalerik Hotzenak
4. Derechos Y Deberes
5. Nubes De Polvo
6. Dar Y Tomar
7. Gehiago Berez garena Baino
8. Siempre En Crisis
9. Pozoinaren Ondoan
10. Hautsa Naizenean
11. Humo, Debacle Y Calor
12. Leaving Of Liverpool


Jaitsi Mediafire

1 iruzkin:

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

http://www.mediafire.com/?luh0q2y2bni64bh