2009(e)ko irailaren 17(a), osteguna

Azala - Marrutxipi (1985)



Euskal folk musikaren adibide garbienetakoa da "Azala" taldea. Arlo horretan sari garrantzitsuak irabazitako taldea da. 1986an, esate baterako, Madrilgo Kultur Ministeritzak antolatu zuen folk topaketa batean lehen saria lortu zuen.
Eskuetan duzun diskoa "Marrutxipi" izenekoa, beren bigarren lana da. Herri musika tradizionala eguneratzen egin ahal handiak egin ditu talde honek eta disko honetan garbi ikus daitezke ahalegin horren emaitzak.
"Azala"k duen estetika musikala garbia da. Instrumentuen soinu naturalean oinarritzen da eta ez dute koktel arrarorik eskaintzen. Hori oso garbi nabari da 1987an argitara eman zuten hirugarren diskoan ere "Zaldiko maldiko" izenarekin euskal kanta tradizional bakan batzuk eta taldeak egindako berriak bildu zituen.
Aurreko diskoetan bezalaxe, musika instrumentala da nagusi disko honetan ere. 1989an "Marigaizto" atera zuen. Euskal tresna tradizionalen presentzia azpimarra daiteke: dultzaina, panderoa, trikitixa, xirula eta abar erabili zituen hedadura zabalagoa duten piano, gitarra, flauta eta baxuarekin batera. Disko horretan, hala ere, ez da dena instrumentua: Jojo Bordagaraik sei kanta abesten ditu

Abestiak
1- Kalejira; 3' 21''; Iñaki eta Ramón
2- Polka; 2' 31''; Julián Romano
3- Arin, arin; 2' 13''; Herrikoia
4- Fandango; 2' 45''; Iñaki eta Ramón
5- Habanera; 2' 43''; Julián Romano
6- Iduzki; 3' 47''; Herrikoia
7- Polka; 2' 08''; Julián Romano
8- Alaba zuk zer nahi duzu; 2' 34''; Herrikoia
9- Bentara noa; 2' 34''; Herrikoia
10- Arin, arin; 2' 02''; Iñaki eta Ramón
11- Bizi naiz; 4' 35''; Herrikoia
12- Albokaren kalejira; 3' 10''; Azala


Marta Cocho: zeharkako flauta; alboka
Koro Andonegi: akordeoia
José León Kazabón: gitarra
Asier Carrasco: txistua: okarina; ahotsa
Tomás Diaz: dultzaina
Iñaki Malbadi: trikitixa
Ramón Dorronsoro: panderoa
Ion Arrizabalaga: atabala



Jaitsi

2 iruzkin:

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Barkatu, baina jaistea ezinezkoa egin zait, orrialdea ireki bezain pronto abisu bat agertu eta itsi egiten da. Posible litzateke konpontzea? Eskerrik asko!

Ekaitzaldi erabiltzaileak esan du...

Konponduta.