2009(e)ko irailaren 6(a), igandea

Joseba Irazoki - Negurdin ep (2009)



Hogei minututan eta lau kantu edo piezatan banatuta Josebak bere lan aske eta naturalenetako bat eskaintzen digu. Inprobisazioa oso gogokoa du Josebak, aurreiritzi edo inposaketarik gabe bere senari soilik jarraituz, bat bateko sorkuntzan eta praktikan aritzen da askoetan bere Berako gordelekuan. Bertan sortzen diren doinuak inspirazio diren baso eta mendi inguru ederretan galtzen dira betirako gehienetan, baina badira grabatuta geratzen diren pasarteak eta horietako batzuk dira disko honen oinarria osatzen dutenak. Pieza txiki horiek konposaketa hezurdura arin bati jarraituz nahastu eta ahots kolore (Joseba beraren hitzik gabeko xuxurla-kexu liluragarria) ukitu batzuk emanez osatzen dira.
Emaitza espazio eta denboratik at bizi den musika ederra da. Folk hitza behar bada erabiltzea badago, baina horren pertsonala, horren askea da, ametsen munduko edo beste planeta bateko folka dirudiela. Naturala, oinarrizkoa, landugabea, barne barnetik atera den bezala aurkeztua eta sinplea iruditu arren eta beharbada horrexegatik ere, entzunaldi bakoitzean ikuspegi ezkutuak eta gozatzeko aukera berriak erakusten dituena.
ENTZUN

Abestiak
01. Negurdin1
02. Negurdin2
03. Negurdin3
04. Negurdin4


Jaitsi

1 iruzkin:

Maite erabiltzaileak esan du...

hola!
muchas gracias por tu blog, es un gran aporte para acercar nuestra cultura a quienes estamos lejos
maite de chile