2010(e)ko abenduaren 22(a), asteazkena

Kea - Copenhague (2010)



"Kea 2006. hurtean, Beasaingo 3 anaiek sorturiko taldea gara…
Ba bai, arraroa izan arren, 3 anaiek osatzen dugun taldea da hau. Sabaia, autoa…konpartitzeaz gain, musika gustuak ere elkarbanatzen ditugu…(bueno denak-denak, mordoxka bat). Modu natural batean asi ginen musika egiten.
2007. hurtean, kaleratu genuen gure lehen lana. Ate ugari ireki zizkigun 6 abestiz osaturiko maketa hark. Horregatik formato berezi bat eman nahi izan genion.
2010. hurtean gaude orain, eta lan berria kaleratzear gaude, Copenhague izena jarri diogu. “Copenhague 2009” Internet-en begiratu ezkero ulertuko duzue zergatik…
Copenhague-n, bizitza modernoa, hiriak, bizimodu underground-a, globalizazioa, bezelako gauzetaz hitz egiten dugu, eta musikalki, pop-rock estiloaren barnean influentzi ugari hartzen ditugu.
Copenhague-ere gure lokalean grabatu dugu, baina oraingoan, Victor Sanchez aritu da grabazio, produkzio lanetan. Egia esan asko zor diogu!
Lan honekin, cd formatoko tirada minimo bat aterako dugu. Internet-en aldeko apostua egingo dugu zabaltzeko, “Youtube” zehazki. Bertan, Kea - Copenhague jarri ezkero, diska oso osorik entzun eta letrak irakurtzeko modua ere izango duzue."
MYSPACE
YUOTUBE
FACEBOOK

Abestiak
01 Underground Hiria
02 Methylparaben
03 Bihotzaren Preso Bat
04 Zu
05 Su Ematen Duten Eskuak
06 Elurra
07 Inperio I
08 Inperio II
09 Ahulkiak Hutsik


Jaitsi

iruzkinik ez: