2010(e)ko abenduaren 14(a), asteartea

King Mafrundi- King Mafrundi (1996)



King Mafrundi, 1994an sortutako Reggae eta Ska taldea zen. Doinu Afrikarrak euskaraz eta beste hizkuntza batzuekin nahasten zituen talde Lapurtarra izan zen. Beraien abestiak, arrazismoa, Malcolm X, apartheid-a eta antzekoetan oinarritzen dira.
Afrikar eta reggae musikak jorratu zituen 1990eko hamarkadaren erdialdean. Jimmy Arrabit bateria jotzaileak (Itoiz) sortu zuen, Ipar Euskal Herrian bizi ziren Senegal, Afrika Erdialdeko eta Guadalupe Uharteko musikari batzuekin batera. Hortaz, euskaraz ez ezik, wolof eta mandinga hizkuntzetan ere abesten zuen. Bi disko argitaratu zituen desegin aurretik.
Jimmy Arrabit - Bateria.
Matthieu Haramboure - Baxua.
Philippe Bouthemy - Teklatuak.
Jean Marc Halsouet - Gitarra.
Alain Michel - Gitarra eta ahotsa.
Frédéric Chambon - Perkusioak.
Diska honetako azken abestia ez da berezkoa, bertan gehitu dugu "Hasta siempre Comandante Che Guevara" deritzona, berez Fuerza izeneko diskakoa delarik, talde ugarik parte hartu zuten hemen, Ertamerika-Hegoamerikako eskubideen alde sorturikoa bere garaian.
Elkarrizketa La Factoria del Ritmo-n

Abestiak
1. Ardi Beltza
2. N'Dajelü
3. Hiesa
4. Malcolm X
5. Dunia
6. Kafe Berotzen
7. Freedom
8. Mariama
9. Apartheid
10. Afrika Itzala
11. Bonus Track- Hasta Siempre Comandante Che Guevara


Jaitsi

iruzkinik ez: