2010(e)ko abenduaren 16(a), osteguna

Markos Untzeta- Gaua Basamortuan (2002)



Eibartarra, autodidakta, musikazale, musikalegile, konpositorea... Duela gutxikoa da Markos Untzetaren ibilbide publikoa, nahiz eta aurretik denbora dezente aritu lau pareten artean kantuan. Ingalaterran igotzen da lehen aldiz eskenatokira eta bertan arituko da hainbat hilabetetan London eta beste herri batzuetako pub-etan. Bertsioak hasieran eta gero kantuak ingeleraz sortuak.
Ondoren beste denboraldi bat egingo du Bahamas-eko kostaldean bertako garitoetan jotzen eta abesten. Euskal Herrira bueltatu zenetik euskaraz idazten hasi zen. Eta baita kantu borobilak eta poetikoak egin. Horietatik 10 Gaua basamortuan 2002ean argitaratuko duen estreineko diskoan agertuko dira.
Bere kontzertuetan argi geratzen da zein den bere bidea : pop-rock estiloa, blues-folk ikutuekin. Eta zeintzuek izan dute eragina berarengan: Bob Dylan, Neil Young, Springsteen, Van Morrison... Hasiera batean bakarlari gisa aritu zen.
MySpace
HOTSAK

Abestiak
1. Pigalle
2. Ordu Berdinean Egunero
3. Gaua Basamortuan
4. Maitale Urruna
5. Agurrak Beti Dauka Zapore Garratza
6. Trenaren Zain
7. Egunero Berriak Txarragoak Dira
8. Babilonia Abenidan
9. Non Bizi Haiz, Errol Flyn?
10. Gauaren Magalean


Jaitsi

iruzkinik ez: