2011(e)ko urriaren 31(a), astelehena

Chase The Mayhem - Anbain (2011)



Chase The Mayhem 2010-eko otsailean hasi zen proiektu bat da. Donostia-Oiartzungo Nu metal edo Rap Metal talde bat da, Limp Bizkit edo P.O.D.-ren joera berekoak. Taldea LOSTinMEMORIES taldeko partaide batzuen eta Threeler taldeko partaide baten elkartzetik sortu zen. Kitarra eta baxu riff indartsuek, bateria markatuek eta rap-a, melodia eta oihuen nahasketatik jaiotako ahotsek osatzen dute beraien aurkezpen txartela. Arma hauek eskuartean eta mundu guztian jotzeko gogoz, taldekideek Donostia eta bere inguruetan jotzeaz gain, aukera duten edozein lekuetan eskeintzen dituzte kontzertuak, Nu Metala ez dagoela hilik erakusteko.

Chase The Mayhem: Francis baterian, Leire baxuan, WizZi kitarra eta koroetan eta Dani ahotsean.
MYSPACE

Abestiak
1.1nt30 00:29
2.Awakening Of The Dead Dream 01:51
3.Fighting Without Any Purpose 03:17
4.Down To Sleep 04:05
5.Double Thinking 03:16
6.Soundtrack For A Symphony 04:22
7.Forgotten 04:54
8.Melancholic Hate 03:48
9.The Resistance 02:43
10.0u7r0 01:00


Jaitsi BandCamp

iruzkinik ez: