2011(e)ko urriaren 4(a), asteartea

Al Infierno En Goitibera - Presaka (2010) /

Al Infierno En Goitibera- Presaka (2010)



Al Infierno En Goitibera taldea 2002.en urtean osotu zen boskotea da eta taldekideak hurrengo hauek dira: El Boy (ex-Eskupitajo, ex-Une Latzak) kitarran, Ramiro (ex-ZEN) baterian, Patas (ex-CLGSE) baita kitarran, Aran (Orkrestra, Feos Pero Majos, ex-Cave Canem, ex-Elektrotuna) ahotsetan, eta Foro (ex-Ostakulo) baxuan.
Taldearen estilo musikala hala-nola azaltzearren, hardcore-a gutxi gora behera dela esan genezake, melodia kutsu nabarmenaz, larregia izan bako metal ikutuaz eta kitar ikutu ilunez, beren gustoko musika-taldeen eragina erakusten dutelarik, besteak beste, BAP!!, Motorhëad, Bad Brains, RKL, Spermbirds, GRB, Poison Idea, Dead Kennedys, RIP, Snuff ...
2005.en urte amaieran beren "Demo 2005" izenpetutako lehen maketa kaleratu zuten, CD-r-an grabatuta eta 6 kantu zituena hurrenez hurren. 2010 erdialde aldera, eta geldiune luze eta sortze geldo baten ondoren berriro abian jartzen dira eta iraupen luzeko lan berriakaleratu dute "Presaka" izenburuaz, Politburó Recordings Fiascok eta AIEG-k editatua. 17 kantuz osaturiko diskoa, 40 minututik gora irauten dituen inpernuko zuloko musikaz, mp3 formatuan jeitsi dezakezuna, SGAEkoei zentimo bat bera ere eman barik. On Egin!

Abestiak
01 – Presaka
02 – Huye del futuro
03 – Ikusten hasi naiz
04 – Gosez ase
05- Barka ama lurra
06- Consumo gusto
07 – Me han hechado algo en la droga
08 – Qué iba a ser rebelde yo
09 – Txoria nuen maite
10 - Denbora
11 – Vaya, tienes un problema de sobrepeso en tus bolsillos
12- Tv show
13- Haritik tiraka
14- Romanticismo de postal
15- Gu geu gara hildakoak
16- Presaka


Jaitsi !!

iruzkinik ez: