2011(e)ko urriaren 4(a), asteartea

Minxoriak- Gozozale (1992)



Ipar eta Hego Euskal Herriko musikariak izan bazituen ere, Minxoriak taldeak arrakasta handiagoa izan zuen Ipar Euskal Herrian. Plaza taldea zen, eta genero horren urrezko aroa ezagutu zuen. Jatorrizko taldekideen artean Niko Etxart abeslari zuberotarra zegoen. Dantzarako taldea izanik, zuzenekoetan abesti ezagunen bertsioak egiten zituzten, baina kaleratutako hiru diskoetan taldekideek sortutako doinuak ziren nagusi.
Taldearen azken disko hau beranduago ailegatu zen. Kandi Fernandez (teklatuak) Baldin Bada taldeko kide ohia batu zen taldera, eta Jama Larreburuk segitzen zuen taldearen ahotsa izaten. Ordurako, hamabost urtetik gorako ibilbidea zuen taldeak, eta nekea jabetzen hasia zen taldekideen gogoaz. Hortaz, 1993an bukatutzat eman zuten taldea. Abenduan eskaini zituzten azken bi emanaldiak: Oiartzunen (Gipuzkoa) eta Arrutan. Lagun musikari ugari gonbidatu zituzten bi kontzertuotara: Natxo de Felipe eta Anton Latxa (Oskorri), Anje Duhalde, Roberto Moso (Zarama), Gorka Sarriegi eta Urbil Artola (Sorotan Bele)...
Jama Larreburu, ahotsa
Jean-Lou Corrihons, gitarra elektrikoa, gitarra akustikoa, koruak
Laurent Feriol, baxua, koruak
Josu Salbide, flauta, dultzaina, Galiziako gaita, pitufonoa
Patrick Ithurralde, bateria, koruak
Kandi Fernandez, teklatuak, akordeoia, koruak

BADOK


Abestiak
1. - Ergelkeria utzita (Musika: Jean-Lou Corrihons-Hitzak: Jama Larreburu)
2. - Norentzat (Musika: Jean-Lou Corrihons-Hitzak: Jama Larreburu)
3. - Musikari (Musika: Josu Salbide-Hitzak: Jama Larreburu)
4. - Irish Koffee (Musika: Jean-Lou Corrihons)
5. - Segi aintzina (Musika: Kandi Fernandez-Hitzak: Ernest Alkat)
6. - Gozozale (Musika: Jean-Lou Corrihons-Hitzak: Jama Larreburu)
7. - Alabari (Musika: Jean-Lou Corrihons-Hitzak: Jama Larreburu)
8. - Eskerrak (Hitzak: Laurent Feriol-Musika: Jama Larreburu)
9. - Portmeirion (Hitzak eta musika: Ric Sanders)
10. - Azken kanta (Musika: Jean-Lou Corrihons)


Jaitsi Mediafire

iruzkinik ez: