2011(e)ko urriaren 8(a), larunbata

Captain Nemo- 1280 Euskal Hiria (2007)



“1280 Euskal Hiria”. Hauxe da Captain Nemo taldearen bigarren diskoaren izenburua. 2005 urtean Metak diskoetxearekin “Korrontearen kontra,
urpekari bat” izeneko diskoa kaleratu eta makina bat kontzertu eman
ondoren, taldeak bi urte eman ditu eszenatokietatik urrun, disko berria
prestatzen. Hauxe da emaitza.
Gor diskoetxeak banatuko duen autoekoizpen honetan, 12 abesti bildu
dituzte kapitainek. “Ni neu” da diskoko abestietako bat, Jotakie talde
azpeitiarraren izen bereko kantu mitikoaren bertsioa, hain zuzen.
Abesti horretako haize sekziorako, Jon Elizalde, Aritz Lombide eta Igor Ruiz musikarien kolaborazioa izan du taldeak, eta baita Arturo Ibañez,
Nuevo Catecismo Catolico taldeko gitarrajolearena ere.
Diskoaren izenburuak Jim Thompson idazlearen “Pop 1280” nobela beltzari egiten dio erreferentzia. Taldearen hitzetan, hamaika keinu egiten
zaizkio literatura eta zinema munduari (John Carpenter, Abel Ferrara,
Terence Fisher, Richard Fleischer….).

Abestiak
1.Euskal Hirian
2. No Mans's Land
3. Bon Voyage
4. Bagdadeko Morroia
5. Neu Onena
6. 1280 Arima
7. Ispiluari
8. Koagulatuz
9. Publicity Gizon
10. Itzulera
11. Izarretara
12. Soma Diosa


Jaitsi Mediafire

iruzkinik ez: