2012(e)ko martxoaren 24(a), larunbata

Amaia Zubiria - Haatik (2002)



Amaia Zubiria (Zubieta/Usurbil, 1947), euskal kantagintzako sentikortasunik handieneko ahotsaren jabe da. Magia handiarekin nahasten du kantuaren sentimendua kantatzearen plazerrarekin eta entzuleak, azkenean, ahotsaren lilurak harrapaturik, honen uhainen menpera gelditu baino ezin du egin.

Karrera luze bezain mamitsuan, A. Zubiriarentzat, kantua eta bizitza gauza bera izan dira. Kantuz sortu zen eta kantuz sorrarazi ditu hainbat eta hainbat une distiratsu gure musikaren ibilbidean hala nola gure barruko sentipenetan. Haizea taldea, Pascal Gaigne, Txomin Artola eta gerora bakarka, denetara 12 disko zoragarri, ehundaka emanaldi han-hemenka, betirako diren kantu sendo eta xamurrak barreiatuz eta popularizatuz, publikoari, beti ere, bere arimaren alderik zabal eta emankorrena erakutsi izan diolarik.
Amaia Zubiriak kantatzen duenean, pertsonaren gogoan izkutuan bizi diren amodioak, ankerkeriak, memoriak eta bizipenak astintzen ditu, emeki, haizearen larru-azalean zizelatutako bizitzaren arrastoak azaleraziz. Ahots sujerikor bezain ezti eta ahaltsuaz, lehorretako paradisu bustiez eta itsas zabaleko hezearen gordinaz kantatzen digu, maitasun eta maitemin izugarriz, ametsen denborara eramaten gaituen bitartean.

"Haatik" bakarka kaleratzen duen laugarren diskoa da, eta honen bidez begirada bat botatzen dio bere iraganari; hala, garai zaharretako zenbait abesti errebisatzen ditu eta aspaldiko kantuetako sentimenduak berreskuratzen; baina, horiekin batera, 7 kantu berri ere oparitzen dizkigu, bihotzetik bihotzera.

Abestiak
01. Agurtzen Zaitugu Ama
02. Ondoan Zauzkat
03. Heldu Zaigu Azaro
04. Alferretan Haiz Sortzen
05. Ilargia Jaio Da
06. Elorri Xuriaren Azpian
07. Ezin Zen Eta Ez Ginen
08. Egun Argi Hartan
09. Mendian Zuin Den Edder
10. Maite Zaitut Maite
11. Mami Xuri
12. Paradisu Bat
13. Ametsa Nun Zaude


Jaitsi Torrent





iruzkinik ez: