2012(e)ko martxoaren 2(a), ostirala

Markos Untzeta- Mississippi (2011)



Londresen igo zen taula gainera aurreneko aldiz, lehendabizi bluesaren klasikoen bertsioak egiteko, eta ondoren berak ingelesez idatzitako kantuak eskaintzeko. Baina Euskal Herrira itzulita, Markos Untzeta eibartarrak euskaraz abesteari ekin zion. Untzetak hiru disko grabatu ditu, rock amerikar klasikotik, bluesetik eta folketik edaten duten diskoak.
Euskal musikan oso ohikoa ez den bidea egin du Markos Untzetak (Eibar, 1970). Atzerrian, Londresen, sortu zituen lehendabiziko kantuak, eta Ingalaterrako hiriburuan eman zituen lehenengo kontzertuak. Gerora, formazio prozesua egina zuela, etxera itzuli eta hasi zen euskaraz konposatzen.
Gazte zela hasi zen Untzeta gitarra jotzen. Musikazale bihurtu zen gaztetxo zela, besteak beste Bob Dylanen Blonde on Blonde, Bruce Springsteenen Born To Run eta Tom Waits, Van Morrison eta Jackson Browneren disko ugari entzuten, eta haien bertsioak jotzeari ekin zion hasieran. Gero hori nahikoa izan ez, eta lehenengo abestiak egiten hasi zen, hain juxtu Ingalaterrara bizitzera joatea erabaki zuenean. "Zerbait falta, eta horrek eraman ninduen hara; alegia nire ikuspegia adierazteko hizkuntza propioa aurkitzeko beharrak. (...) Zintzoa izan eta jakin behar da bereizten ereduak eta erreferentziak alde batetik eta kopia hutsa bestetik. Eta horretarako bizipenen, irakurketen, entzunaldien... mundu propioa eraiki behar duzu"
BADOK

Abestiak
1. - Mississippi (Hitzak eta musika: Markos Untzeta)
2. - Galdutako hoiek (Hitzak eta musika: Markos Untzeta)
3. - Zubi bat eraiki genuen (Hitzak eta musika: Markos Untzeta)
4. - Rag-time kabaretean (Hitzak eta musika: Markos Untzeta)
5. - Eremu lehorretan (Hitzak eta musika: Markos Untzeta)
6. - Zubiak eta ibaiak (Hitzak eta musika: Markos Untzeta)
7. - Burua ezin jasota (Hitzak eta musika: Markos Untzeta)
8. - Elvis Presley, adibidez (Hitzak eta musika: Markos Untzeta)
9. - Ez dut galdu nahi (Hitzak: Jon Fernandez-Musika: Markos Untzeta)
10. - Ordubegatik bizitza osoa (Hitzak eta musika: Markos Untzeta)
11. - Altxor bide sekretuak (Hitzak eta musika: Markos Untzeta)
12. - Bide luze bat (Hitzak eta musika: Markos Untzeta)
13. - Erortzen (Hitzak eta musika: Markos Untzeta)


Jaitsi

iruzkinik ez: